239. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

105/2025 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza-deialdi hau onesten duena: "Nafarroako toki entitateentzako laguntzak ehiza espezieek egindako kalteak prebenitzeko, 2026". NGDDB identifikazioa: 868950.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legeak, 52. artikuluan ("Ehiza sustatzeko neurriak"), beste hainbat kontzepturen artean laguntza ekonomikoak ezartzea aurreikusten du, ehiza espezieek eragiten dituzten kalteen kontrolerako neurriak hartzeko.

Azken urteotan, ehiza espezie batzuek (hala nola untxiak, orkatzak eta basurdeak) kalteak egin dituzte nekazaritzako laboreetan, eta horrek arazo ekonomiko eta sozial handiak eragin ditu. Horregatik, komeni da Nafarroako toki entitateei sostengua ematea, haiek arduratzen baitira kasuan kasuko ehiza barrutiak kudeatzeaz, aurre egin diezaieten ehizari buruzko foru araudiak horretaz zehazten dituen betebeharrei, eta bultza ditzaten, zeinek bere lurralde eremuan, laboreak babesteko neurri eraginkorrak. Ildo horretan, adierazi behar da ehiztarien tokiko elkarteek badutela izaera berdintsuko eta urteroko dirulaguntzen beste lerro bat, tradizio luzea duena.

Ikusita Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuaren txostena, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi hau onestea: "Nafarroako toki entitateentzako laguntzak ehiza espezieek egindako kalteak prebenitzeko, 2026".

2. Deialdi honen oinarriak onestea: "Nafarroako toki entitateentzako laguntzak ehiza espezieek egindako kalteak prebenitzeko, 2026".

3. 20.000 euroko gastu-konpromisoa onestea, 2026an gaitzen den 2025eko gastu-aurrekontuetako partida honen aurrekontu-kredituen kargura: 74200/740002/4609/456309, "Toki entitateentzako laguntzak habitatak hobetzearren eta ehiza espezieek egindako kalteak prebenitzearren", betiere aurrekontu-kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Deialdi hau eta haren oinarri arautzaileak Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) erregistratzea.

7. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Foru Ogasuneko kontu-hartzailetza delegatuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko Ehiza Kudeaketarako Atalari.

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra eta oinarri arautzaileen kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2025eko azaroaren 7an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

ERANSKINA.–NAFARROAKO TOKI ENTITATEENTZAKO LAGUNTZAK EHIZA ESPEZIEEK ERAGINDAKO KALTEAK PREBENITZEKO (2026). OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da arautzea tokiko ehiza barrutiak kudeatzeko ardura duten Nafarroako toki entitateei emanen zaizkien laguntzak, horien bidez ehiza espezieek egiten dituzten kalteak prebenitzeko materiala erostearen ondoriozko gastuen zati bat estali ahal izan dezaten.

2. oinarria.–Laguntzen helburua.

Laguntza hauek helburu dute ehiza espezie batzuek nekazaritzaren edo basoaren eremuetan egiten dituzten kalteen arriskua gutxitzea edo murriztea, eremu horiek Nafarroako toki entitateek zuzenean kudeatzen dituzten ehiza barrutietan daudenean.

3. oinarria.–Entitate onuradunak.

Laguntza hauen onuradun izan daitezke eskaera aurkezteko unean tokiko ehiza barrutiak kudeatzeaz arduratzen diren Nafarroako toki entitateak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku-kasuetan ez egotea.

b) Laguntzak emateko ebazpen proposamena egiten den unean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzeko, interesdunari jakinarazten zaio eskaera-inprimakian (II. eranskina) baimena ematen diola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari egoera hori egiaztatzen duten datuak kontsulta ditzan.

c) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin zorrik ez izatea.

Eskaeran berean dagoen erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina) aurkeztuko da baldintza guztiak betetzen direla frogatzeko.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza horiek, eta deialdia ebatzi arte mantendu beharko dira.

4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

Diruz lagungarriak izanen dira jarraian zehazten diren inbertsio mota hauengatik 2026ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra bitarte egiten diren gastuak, BEZa kanpo:

A. Laboreak babesteko sare-hesien kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.

Metro bat altu izanen dira gutxienez, eta hogei zentimetro lurrean sartuta egon beharko dute. Sare-hesiak, justifikatutako kasuetan izan ezik, labore iraunkorretan ezarriko dira, edo balio ekonomiko handikoetan, hala nola mahastietan, olibadietan edo beste fruta-arbola batzuen alorretan, zainzuri, brokoli edo beste barazki batzuen sailetan.

B. Babes hodien edo antzeko sistemen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.

C. Laboreak babesteko hesi elektrikoen kostu materiala, barnean direla horiek ongi funtzionatzen dutela bermatzeko beharrezkoak diren osagai guztiak.

Hari kopuruek eta haien arteko tarteek kasu bakoitzerako egokiak izan beharko dute, eta baterien edo korronte elektrikoaren bidez elikatuko dira, halako moduan non haren intentsitatea etxeko abereentzat erabili ohi dena halako bi izanen den.

Hesi fisikoen ezarpenetik eta mantentze-lanetik sortutako gastu eta jarduketak ez dira diruz lagunduko.

Nolanahi ere, hornitutako materialak gutxienez 5 urteko balio-bizitza izan beharko du beti, eta IV. eranskinaren arabera justifikatu beharko da material hori entregatu dela.

Justifikatutako salbuespenetan izan ezik, lurzati jakin baterako sare motako materialak eta babes-hodiak ez dira diruz lagunduko, baldin eta lurzati horrek dirulaguntza jaso badu aurreko bosturtekoan.

5. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da 4. oinarrian zehaztutako inbertsio motengatik onetsitako exekuzio materialaren aurrekontuaren %60 adinakoa (BEZa kanpo).

Nolanahi ere, dirulaguntzak emateko, behar adinako kreditua izan beharko da aurrekontuetan, eta Administrazioak baliabide ekonomikoak izan beharko ditu eskaeraren gaineko ebazpen administratiboa emateko unean.

6. oinarria.–Eskaerak eta eskatzen den dokumentazioa aurkezteko epea eta modua.

6.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzenduko zaizkio.

6.2. Eskaerak aurkezteko modua.

Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira. Nafarroako Gobernuaren atariko administrazio publikoetarako zerbitzuen katalogoan argitaratutako deialdiaren fitxan sartu beharko da: https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramiteak/bilatzailea.

6.3. Eskatzen den dokumentazioa.

–II. eranskina.–Eskabidea, datuak kontsultatzeko baimena eta erantzukizunpeko adierazpena dituena.

–III. eranskina.–Eskatutako inbertsioen zerrenda, barne direla babeserako bitartekoak zer lurzatitan jartzea proposatzen den, horien xehetasunak.

–Entitate eskatzaileak, laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horiek ordaintzeko kontua aldatu nahi badu, kontua erregistratu beharko du Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko "Banku kontuak jakinaraztea, Foru Administrazioaren ordainketak jasotzeko" fitxan: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.

Eskabidea eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioa jaso ondoan, egiaztatuko da oinarri hauetan ezarritako baldintzak betetzen diren edo ez. Ez badira betetzen, eskaera 10 eguneko epean zuzentzeko eskatuko da, eta adieraziko da ezen, zuzendu ezean, eskaeran atzera egin dela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

7. oinarria.–Dirulaguntza emateko balorazio irizpideak.

Laguntza emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz eginen da.

Eskaeren lehentasun-ordena honako irizpide hauen arabera ezarriko da:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Ehiza barrutia edo haren zati bat kalteak prebenitzeko plan baten xedearen esparruaren barruan daukaten toki entitateak.

20

2

Kalteak prebenitzeko planik ez duten toki entitateak, baldin eta azken 3 urtean basurdeek eta/edo untxiek eragindako kalteak kontrolatzeko baimen bereziak eta/edo erantzukizunpeko adierazpenak eskatu badituzte.

10

Eskaerei emandako puntuazioan berdinketarik egonez gero, irizpide hauek aplikatuko dira, hurrenez hurren, berdinketa hausteko: lehendabizi, zeinek duen lanak gauzatzeko aurrekontu onartu handiena A neurrietarako; bigarrenik, zeinek duen lanak gauzatzeko aurrekontu onartu handiena B neurrietarako, eta, bukatzeko, zeinek duen lanak gauzatzeko aurrekontu onartu handiena neurri guztietarako.

Lehentasun-hurrenkeraren arabera esleituko da dagoen aurrekontua, aurrekontuko partida agortu arte.

8. oinarria.–Instrukzio organoa.

Deialdi honetan ezarritako laguntzak emateko prozeduretan, instrukzioa Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari dagokio.

9. oinarria.–Dirulaguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

9.1. Eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio-irizpide eta -moduen arabera.

Aurkeztutako eskaerak aztertu ondoren, proposatuko da dirulaguntza ematea, edo, deialdi honen oinarrietan ezarritakoarekin bat ez datozen eskaeren kasuan, dirulaguntza ukatzea.

9.2. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak, espedienteak ikusita eta aurrekontuan dagoen zenbatekoaren arabera, ebazpena emateko proposamen-txostena eginen du, Ehiza Kudeaketarako Atalaren bitartez, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio. Proposamen horren bidez, laguntza emateko espedientean jaso beharko da onuradunak betetzen dituela laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak.

9.3. Proposatutako laguntza guztien zenbateko osoa deialdi honetarako aurrekontu partidan erabilgarri dagoen zenbatekoa baino txikiagoa bada, laguntzaren zenbatekoa %65eraino handitzen ahalko da.

10. oinarria.–Dirulaguntzak emateko ebazpena.

Ebazpen-proposamena ikusirik, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena emanen du.

Ebazpena arrazoitua izanen da. Ematen den ebazpenaren oinarriak azaldu beharko dira beti.

Ebazpenean, dirulaguntza hartuko duten eskatzaileen zerrenda jasoko da, eta adieraziko da zer puntuazio eman zaion eskatzaile bakoitzari, 7. oinarrian ezarritako balorazio-irizpideen arabera. Halaber, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi direla, halakorik bada.

Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa, eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak.

Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, baldin eta ez bada berariazko ebazpenik eman oinarri arautzaile hauetan dirulaguntzaren prozedura ebazteko ezarritako epea igarotakoan.

11. oinarria.–Eskaerak aldatzea.

Orokorrean, ez da onartuko aurkeztutako eskaeretan aldaketarik egitea.

Edozein aldaketa justifikatu eta eskatu egin beharko zaio Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari, 2026ko irailaren 1a baino lehen.

12. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.

Gastuen eta ordainketen frogagiriak entregatzeko azken eguna 2026ko azaroaren 9a izanen da, egun hori barne.

Ahal dela, dokumentazioa PDF formatuan aurkeztuko da, eta JPG fitxategiak saihestuko dira.

Dokumentazioa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztu behar da (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa) edo beste administrazio publiko batzuetako erregistroetan, baldin eta aipatutako erregistroarekin elkarreragingarriak badira, eta Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuari zuzendu behar zaio.

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Onuradunaren izenean egindako gastuen fakturak, non hornitzailearen eta toki entitatearen datu fiskalak jasoko baitira.

–Bankuko ordainagiriak. Zenbatekoak bat etorri beharko du dagokion fakturarekin.

Agiriak jatorrizkoak edo kopiak izaten ahalko dira.

–IV. eranskina.–Egindako inbertsioak. Kasuan kasuko laukiak bete beharko dira, babes materialaren xede diren lurzatien zerrenda eta babesaren xedeko laborea adierazita, eta materialen hartzaileen sinadura jaso beharko da, artzain elektrikoen kasuan izan ezik.

13. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Instrukzio organoak behar diren kontrolak eginen ditu, egiaztatzeko betetzen direla deialdi honen oinarriak. Kontrol horiek egiteko, Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio-iturriak erabiliko ditu, betiere laguntza ordaintzeko unean dagoen informazioaren arabera.

Ez da onartuko hasiera batean baimendutako aurrekontuari gehikuntzak egitea.

Egiaztagiriak azterturik, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eta, horrekin batera, txosten bat, entitate onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.

Ordainketa bakarrean pagatuko da dirulaguntza.

14. oinarria.–Onuradunen betebeharrak, murrizketak eta ordainketa ez gauzatzeko arrazoiak.

Entitate onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

Deialdi honetan diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza edo laguntzen berri eman beharko zaio organo emaileari.

Dirulaguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa doitzen ahalko da proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

15. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna/bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.

Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

16. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (https://www.navarra.es/eu/hasiera), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu kredituri egozten zaien, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.2 artikuluari jarraikiz, onuradunek, publizitate egokiaren bidez, aditzera eman behar dute dirulaguntzaren xede diren programek, jarduerek, inbertsioek eta edozein motatako ekintzek finantzaketa publikoa dutela.

II. ERANSKINA.–NAFARROAKO TOKI ENTITATEENTZAKO LAGUNTZAK EHIZA ESPEZIEEK EGINDAKO KALTEAK PREBENITZEKO (2026). ESKABIDEA

ESKATZAILEAREN DATUAK:

Toki entitatea:

Ehiza-barrutiaren matrikula:

IFZa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Banku kontua:

ES –– ––-–– –– –– ––-–– –– –– ––-–– ––-–– –– –– –– –– –– –– –– –– ––

Ehiza espezieek eragindako kalteak prebenitzeko Nafarroako toki entitateentzat onetsitako laguntzen 2026ko deialdiarekin loturik, eskatzaileak ADIERAZTEN DU eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela, eta deialdi horren oinarriak osorik onartzen ditu.

Horrenbestez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren dirulaguntza ESKATZEN DU.

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

–Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.

–Jasotzen duela beste dirulaguntza bat jarduera bererako: (X batez dagokiona markatu).

  • EZ.
  • BAI . Jarduera bererako beste laguntza bat eskatu badu, zehaztu:

1. Eskatutako zenbatekoa: .....................................................................................................

2. Erakunde jaulkitzailea: .......................................................................................................

  • Ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat ere.
  • Baimena ematen diola Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan eta Gizarte Segurantzan dauden datuak begira ditzan, frogatzen dutenak ezen eskatzaileak zerga guztiak ordainduta eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuak dauzkala, eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoko 10 egun natural iragandakoan.
  • Eskaera honek biltzen dituen datu guztiak egiazkoak direla.
  • Baimena ematen du eskaeran agertzen diren datu pertsonalak fitxategi automatikoetan sartzeko, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz erabil daitezen.

.....................................................................(e)n, 202...(e)ko ......................aren ..........(e)(a)n.

(Eskatzailearen sinadura)

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

Identitatea: Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Helbidea: González Tablas kalea 9, 31005 Iruña

Helbide elektronikoa: gestinfo@navarra.es

Datuen babeseko ordezkaria:

Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN HELBURUA

Datu pertsonalak tratatuko dira, datu horiekin lotutako laguntzen espedienteak kudeatzeko. Datu pertsonalak prozedura izapidetzeko eta ebazteko behar den denboran gordeko dira.

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN LEGITIMAZIOA

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1.a) artikulua: interesduna ados da bere datu pertsonalak tratatzeko helburu espezifiko baterako edo gehiagotarako.

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

DATUEN NAZIOARTEKO LAGAPENEN EDO TRANSFERENTZIEN HARTZAILEAK

Datu pertsonalak ez dira lagako eta ez dira transferituko, lege betebeharra egon ezean.

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Interesdunak eskubidea du datu pertsonaletan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko. Horretarako, idatzizko eskaera igorri behar dio Departamentuko Informazioa Kudeatzeko Atalari, goian adierazitako helbidera edo gestinfo@navarra.es helbide elektronikora, eta bere NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia erantsi beharko du. Halaber, erabiltzaileek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo dezakete erreklamazio bat aurkezteko, uste badute ez zaiola behar bezala erantzun beren eskaerari.

DATUEN JATORRIA, INTERESDUNAK BERAK EMAN EZ DITUENEAN

Zure eskaerarako beharrezkoa bada, administrazio publikoaren eskuan dagoen informazioa egiaztatuko da.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Honako web-orri honen bidez: www.gobiernoabierto.navarra.es/eu

III. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEN KALTEAK PREBENITZEKO 2026AN ESKATUTAKO INBERTSIOEN ZERRENDA

ESKATZAILEA:

IFZa/IFKa:

Inbertsio mota

Deskribapena

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Esparrua

Zenbatekoa

Labore mota

Prezioa BEZa gabe

GUZTIRA

Eskatzailearen sinadura

.....................................................(e)n, 202...(e)ko .........................................aren ..........(e)(a)n.

NANa, abizenak eta izena: ....................................................................................................................

IV. ERANSKINA.–EHIZA ESPEZIEEN KALTEAK PREBENITZEKO 2026AN EGINDAKO INBERTSIOEN ZERRENDA

ESKATZAILEA:

IFZa/IFKa:

Inbertsio mota

Deskribapena

Udalerria

Poligonoa

Lurzatia

Esparrua

Zenbatekoa

Nekazariaren izena eta NANa (*)

Data eta nekazariaren sinadura (*)

Labore mota

Prezioa BEZa gabe

Faktura zk. (**)

GUZTIRA

(*) Zutabe hauek soilik bete behar dira A eta B modalitateetako ekintzetarako.

(**) Faktura zk.: Eremu horretan adieraziko da zein diren eranskineko jarduketari egotzitako gastua justifikatzeko aurkezten diren fakturen zenbakiak.

Eskatzailearen sinadura

..................................................................(e)n, 202...(e)ko .............................aren ..........(e)(a)n.

NANa, abizenak eta izena: ....................................................................................................................

Iragarkiaren kodea: F2515116