239. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 2898/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez bete beharreko plazen zerrenda onesten baita albaitarien bederatzi plaza oposizio bidez betetzeko deialdian.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitarien bederatzi plaza oposizio bidez betetzeko deialdian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 7ko 3717/2024 Ebazpenaren bidez onetsitakoan, Carmen María Lorente Gracia andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 2898/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen bete beharreko plazen zerrenda.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2025eko azaroaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2515286