239. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2608E/2025 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira zenbait plaza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTE) 6 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 13an eman 1964E/2025 Ebazpenaren bidez onetsi da deialdi honen testua: deialdia, batetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTE) 6 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, eta, bestetik, hautaproben bitartez, izangaien zerrendak osatzeko, lanpostu horretan jardun dezaten, bai aldi baterako kontratazio bidez, bai aldi baterako barne igoeraren bidez.

Deialdi honen xedeko plazak izanen dira lehenago egindako lekualdatze-lehiaketa deialdian hutsik gelditzen direnak. Lekualdatze-lehiaketako plazak esleitu ondoren, pertsona batek uko egin dio egokitu zaion plazari; hortaz, deialdiko plaza batzuk aldatu behar dira.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTE) 6 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko plaza batzuk. Hain zuzen ere, Tuterako Reina Sofía ospitaleko 69979 plaza ordeztuko da, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko 73473 plazarekin.

2. Ebazpen hau deialdiaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan Antonio Guajardo Remacha.

Iragarkiaren kodea: F2515180