1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
3255/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1280/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko A mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean administrazio publikoko teknikari (arlo ekonomikoa) lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2136/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 2979/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.
Deialdian ezarritakoari jarraikiz plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia eginik, bidezkoa da orain lehiakideari plaza esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2026ko urtarrilaren 15ean.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
a) Zerbitzuko zuzendaritza bat, atalburutza edo bulegoburutza bat edo horiekin parekatutako unitate bateko burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako plazaren jabetza-hartzearekin batera, betetzen ari diren zuzendaritza, atalburutza, bulegoburutza edo horiekin parekatutako unitateko burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.
b) Plazaren jabetza hartzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri bukaera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernuko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
Administrazio publikoko teknikarien (arlo ekonomikoa) lekualdatze-lehiaketa
IZENA | PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | EREMUA | HERRIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA | HIZKUNTZAK | GIDABAIMENA |
Segura Maisterra, Alicia María | 0007460 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Kontu-Hartzailetzako Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Roda Movilla, Carmen | 0003982 | Lurralde Kohesiorako Departamentua | Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Etayo Lezaun, Javier | 0006752 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Kontu-Hartzailetzako Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Anta Morán, Jesús Miguel | 0006744 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Kontu-Hartzailetzako Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Esteban Moriones, Nuria | 0006739 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Kontu-Hartzailetzako Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Naranjo Aguedo, María Visitación | 0007405 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Kontu-Hartzailetzako Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Gabari Remón, Daniel | 0006750 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Kontu-Hartzailetzako Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Yoldi Ruiz, María Arantzazu | 0011106 | Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua | Funtzio Publikoko Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Azcárate Seminario, Martín José | 0011960 | Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua | Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzua | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Quintana Lacalle, Javier | 0061155 | Osasun Departamentua | Osasunbidea-Nozeko Zerbitzu Zentralak | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Merino García, Mikel | 0010678 | Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua | Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetza Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Romero Velaz, Rosa María | 0001397 | Lurralde Kohesiorako Departamentua | Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Pérez Leoz, María | 0009831 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Aurrekontuen eta Ondarearen Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Del Castillo Artazcoz, Inmaculada | 0066925 | Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua | Lehendakaritza eta Berdintasuneko Itn | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Urra Ruete, Araceli | 0006740 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Kontu-Hartzailetzako Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Sanz De Galdeano Larrión, Nuria | 0011905 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Aurrekontuen eta Ondarearen Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Elizalde Vizcay, Ana Rosa | 0009378 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Ekonomia-Next Generation Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Herrán Azanza, José Miguel | 0009379 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Aurrekontuen eta Ondarearen Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | Eremu mistoa | | | |
Iragarkiaren kodea: F2514810