1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
129/2025 FORU DEKRETUA, azaroaren 12koa, Carlos Ibáñez López jauna Altsasuko notario izendatzen duena.
Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren 2025eko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez (2025eko irailaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa arruntaren deialdia egin zen.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52. artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.
Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetako Ministerioko Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Gobernuari igorri dio deialdiaren xedeko lehiaketaren espedientea, bai eta zuzendaritza nagusi horren 2025eko urriaren 20ko Ebazpena ere. Ebazpen horren bidez, hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa ebatzi zen (2025eko urriaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Carlos Ibáñez López jauna Altsasuko notariotzari atxiki zitzaion.
Beraz, bidezkoa da Altsasuko notariotzako titularra izendatzea, Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetako Ministerioak egindako proposamenari jarraikiz.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko azaroaren hamabian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Carlos Ibáñez López jauna Altsasuko notario izendatzea.
Bigarrena.–Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Segurtasun Juridikoaren eta Fede Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Notarioen Elkargoaren dekanoari.
Iruñean, 2025eko azaroaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2514827