1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 2706/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, arkitekto lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez eratzeko, bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratazioetarako.
Arkitekto lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda, bat prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko eta bestea aldi baterako kontratazioetarako, hautaproben bidez eratzeko deialdian, Mikel Valenzuela Pérez jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 16ko 2706/2025 Ebazpenaren aurka.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko azaroaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2515271