1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, gizarte langileen plaza hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langileen plaza hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 5eko 2657/2024 Ebazpenaren bidez onetsitakoan, Maider Marquínez Marañón andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du merezimenduen baremazioaren aurka.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2025eko azaroaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2515232