238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZABALTZA

Udal Planean aldaketa egituratzailea egiteko proiektua. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2025eko azaroaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zabaltzako Udal Plan Orokorrean aldaketa egituratzailea egiteko proiektua. Haren helburua da baldintzak arautzea energia berriztagarriak ekoizteko instalazioak paratzeko lurzoru urbanizaezinean.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 23an, argitaratu ondotik; eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedaturik dagoena aplikatuz (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina).

Espedientea, beraz, Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, behin betiko onets dezan.

Arraitzan (Zabaltza), 2025eko azaroaren 12an.–Alkatea, Marina Mejías Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2514815