238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

1. sektoreko UE18 exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektua. Hasierako onespena

Valtierrako Udaleko alkate udalburuak, 2025eko azaroaren 12ko 446/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. sektoreko UE18 exekuzio-unitatea birpartzelatzeko proiektua (lurzoru urbanizagarri gisa sailkatuta dago Valtierrako Udal Planean). Proiektuaren sustatzailea Valtierrako Udala da.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, proiektua behin betiko onetsirik geldituko da.

Valtierran, 2025eko azaroaren 13an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2514981