2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Xehetasun-azterketa, 10. poligonoko 883., 953., 954. eta 955. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatearen 2025eko azaroaren 12ko 445/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Valtierrako Udal Planeko 10. poligonoko 883., 953., 954. eta 955. lurzaietan. Azterketaren helburua da lurzati horietako lerrokadurak aldatzea, baina hirigintzako aprobetxamendua handitu gabe.
Espedientea ikusgai dago udal idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.
Valtierran, 2025eko azaroaren 12an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2514893