2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Xehetasun-azterketa, Noaingo 1. poligonoko 51. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko azaroaren 11ko 2025-1462 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Noaingo 1. poligonoko 51. lurzatirako xehetasun-azterketa, jarraikiz Eduardo Zurutuza Muñoz arkitekto teknikoak idatzitako agiriari. Pablo Domingo Armendárizek sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara.
Noainen (Elortzibar), 2025eko azaroaren 12an–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2514821