2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Dirulaguntzen deialdia, udan har ditzaten herrialde pobretutako haurrak, edo gatazka armatuak dituzten herrialdeetakoak, 2025ean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 870208.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/870208).
Lehena.–Onuradunak:
Azkoiengo herritarrak, udan hartzen dituztenak herrialde pobretutako haurrak, edo gatazka armatuak dituzten herrialdeetakoak.
Bigarrena.–Xedea:
Partez pagatzea sortzen diren gastuak, udan hartzeagatik herrialde pobretutako haurrak, edo gatazka armatuak dituzten herrialdeetakoak. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek sustatu behar dute, eta 2025ean hartu beharko dituzte haurrak udalerriko herritarrek.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).
Laugarrena.–Zenbatekoa:
1.000 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:
2025eko azaroaren 21etik 28ra.
Azkoienen, 2024ko azaroaren 21ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2515305