2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Ondasun-lagapenak. Udalaren hilerriko bi lurzati erabiltzeko emakida
Azkoiengo Udalak, 2025eko urriaren 31n egindako bilkuran, baldintza-agiri bat onetsi zuen, arautzeko nola eginen den Azkoiengo Udalaren hilerrian bi lurzati erabiltzeko enkantea, bai eta ondorengo administrazio-emakida ere.
Lurzatien deskribapena: 3. poligonoko 14. lurzatia eta 4. poligonoko 41. lurzatia.
Esleitzeko prozedura eta modua: Enkante publikoa, ahozko posturen bidez eta ekitaldi bakarrean.
Lurzati bakoitzerako hasierako prezioa: 5.000 euro.
Behin-behineko fidantza: 120 euro.
Aurkeztu beharreko agiriak. Baldintza-agirian agertzen dena, zeina Azkoiengo Udalak onetsi baitzuen 2025eko urriaren 31n egin ohiko osoko bilkuran.
Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: 15 egun naturaleko epea izanen da enkantean parte hartzeko eskabideak aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskabideak Azkoiengo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 16.4 artikuluan aurreikusten direnetako batean.
Enkanterako epea. Enkantea eginen da aurreko epea amaitu eta 7 egun baliodunera, goizeko 10:00etan.
Baldintza-agiria interesdunen eskura dago hala Azkoiengo udaletxeko bulegoetan nola Udalaren web orrian.
Azkoienen, 2025eko azaroaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2514455