238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORORBIAKO KONTZEJUA

Interesdunak epatzea Nafarroako Administrazio Auzitegian hirigunean kamerak/bideokamerak paratzeari buruz jarritako 25-01847 gora jotzeko errekurtsoan

2025eko azaroaren 7an, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia bat sartu zen kontzeju honen erregistroan, 25-01847 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa, zeina Iván-Manuel García Rodríguez jaunak jarri baitu, Oltza zendeako Udaleko zinegotzi gisa, Ororbiako Kontzejuak hirigunean kamerak/bideokamerak paratzeari buruz egitate-bidea eratzen duen jarduketa materialaren aurka.

Interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera.

Ororbian, 2025eko azaroaren 20an.–Kontzejuko burua, Jesús Gárriz Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2515322