238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa, Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 61 bis, 62. eta 63. artikuluetan (Enderizko UOR-2 unitatea). Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatu bat Olaibarko Udal Planean. Haren bidez, Eraikingintza Ordenantza Orokorraren 61 bis, 62. eta 63. artikuluak aldatu nahi dira Enderizko UOR-2 unitateko eremuari dagokionez.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

Ezkabarten, 2025eko azaroaren 12an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2514937