2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
3. poligonoko 151. eta 152. lurzatien desafektazioa, biogas instalazioa paratzeko. Baliogabetzea
Melidako Udalak, 2025eko irailaren 19an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusita zer iritzi adierazi dituzten Melidako bizilagunek hilaren 17ko 18:00etan, ostiralarekin, erabilera anitzeko udal eraikineko aretoan egindako bileran.
Kontuan hartuta bizilagun askok adierazi zutela Melidan biogas planta bat eraikitzeko proiektuaren kontrako iritzia.
Kontuan hartuta udal honek eta alkateak beti izan dutela argi biogas proiektu hori ez zela eginen auzoen onespenik gabe, eta hala jakinarazi zitzaiola hasieratik enpresa interesdunari.
Nire eskudantziak erabiliz.
ERABAKITZEN DA:
Lehenengoa.–Argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean baliogabetu dela hasiera batean biogas instalazio baterako aurreikusitako lurzatien desafektazioaren prozesua.
I. FINKA.
–Finkaren izena: Las Aneas.
–Kokalekua: Melidako herri-basoa.
–Azalera: 5,735 ha.
–Mugak: hegoaldean, herri-lurrak. Ekialdean, bidea. Iparraldean, bidea. Mendebaldean, bidea eta herri-lurrak.
–Balorazioa: 11.582,21 euro.
–Katastroko erreferentzia: 310000000001276216GH.
–Izaera: herri-ondasuna.
–Titulartasuna: Udala.
–Titulua: antzina-antzinako jabetza.
–Erregistro inskripzioa: Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatua, 988. liburukia, 18. liburua, 68. folioa, 868. finka.
II FINKA.
–Finkaren izena: Las Aneas.
–Kokalekua: Melidako herri-basoa.
–Azalera: 6,99 ha.
–Mugak: hegoaldean, herri-lurrak. Ekialdean, bidea. Iparraldean, herri-lurrak. Mendebaldean, bidea eta herri-lurrak.
–Balorazioa: 14.135,67 euro.
–Katastroko erreferentzia: 310000000001276217HJ.
–Izaera: herri-ondasuna.
–Titulartasuna: Udala.
–Titulua: antzina-antzinako jabetza.
–Erregistro inskripzioa: Tuterako Jabetza Erregistroan inskribatua, 988. liburukia, 18. liburua, 68. folioa, 868. finka.
Melidan, 2025eko azaroaren 3an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.
Iragarkiaren kodea: L2514370