2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Albistur kalean (NA-4000 trabesia) zolaketa egiteko eta sareak berritzeko proiektuari buruzko informazio publikoa
Lesakako Udalak, 2025eko uztailaren 31n egindako osoko bilkuran, Lesakako Albistur kalea (NA-4000 trabesia) zolatu eta berritzeko proiektua onartu zuen.
Halaber, 2025eko azaroaren 11n egindako bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen:
1.) Proiektua gauzatzeak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda onura publikokoa dela eta nahitaez okupatu behar dela deklaratzea, desjabetze-ondorioetarako.
2.) Erabaki hau jendaurrean edukitzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan adierazi bezala, hamabost egunez, udal honen iragarki-taulan ezarriz eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan gehien zabaltzen diren egunkarietako batean argitaratuz, eta interesdunei banan-banan jakinaraztea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrek idatziz aurkez ditzaten argitaratutako zerrendan izaten ahal diren akatsak zuzentzeko datuak, edo kontra egin diezaioten ondasunak eta eskubideak okupatu edo eskuratzeari formaren edo edukiaren arrazoiengatik, betiere arrazoiak emanez.
3.) Nafarroako Gobernuari eskatzea erabaki dezala aipatutako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak premiaz okupatuko direla, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako; izan ere, obrak azkar egitea ezinbestekoa da espedienteko exekuzio-epeak betetzeko.
4.) Ondasunen deskribapen materialean eta legalean egindako akatsak zuzentzeko, edozein pertsona natural edo juridiko ager daitekeela onartzea, egokitzat jotzen dituen aurrekariak edo erreferentziak alegatuz.
I. ERANSKINA.–ERAGINDAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZA ETA BANAKAKOA
LURZATI ZENBAKIA | TITULARRA | DESJABETZEA (m²) | POLIGONOA | LURZATIA | ERABILERA | HERRIA |
LES-01 | Echegaray Agara, Fernando Maria Echegaray Agara, Miguel Maria Echegaray Irazoqui, Mikel Etxegarai Diez De Ultzurrun, Maddalen Etxegarai Iratzoki, Jon | 19,08 | 2 | 101 | Hiri-lurra | Lesaka |
LES-02 | Arrupe Arandia, María Teresa | 188,87 | 2 | 132 | Hiri-lurra | Lesaka |
Lesakan, 2025eko azaroaren 13an.– Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugarary.
Iragarkiaren kodea: L2515030