Iragarkia
238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2526/2025 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuak betetzeko sarbide lehiaketarako deia egiten duena.
Bat etorriz honako arau hauekin: Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoa (2023ko martxoaren 22koa); 678/2023 Errege Dekretua (2023ko uztailaren 18koa), Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko Estatuko akreditazioa eta kidego horietako lanpostuetara sartzeko lehiaketen araubidea ezartzen dituena; Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren bidez onetsiak) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamendua (Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 6ko erabaki baten bidez onetsia).
Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen 2023. urteko lan publikoaren eskaintza (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2023ko abenduaren 15ekoa) eta 2024. urteko lan publikoaren eskaintza (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2024ko azaroaren 18koa).
Kontuan hartuz irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuen deialdia onesten duen erabakia, Gobernu Kontseiluak hartua 2025eko azaroaren 4an egindako bileran.
Unibertsitateko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalak eta Kontu-hartzailetzak txostena eginik.
Aintzat hartuta Irakasle eta Ikertzaileak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen txosten proposamena, zeina ontzat eman baitu Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Irakasle kontratatu iraunkor izateko 2 lanpostu betetzeko sarbide lehiaketarako deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Euraxess Jobs plataformaren erregistroari, zeina Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak kudeatzen baitu (FECYT), Giza Baliabideen Zerbitzuari eta hautaketa-batzordeetako kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko azaroaren 18an.–Irakasleen Gaietarako errektoreordea, Luis Gandía Pascual.
I. ERANSKINA.–IRAKASLE KONTRATATU IRAUNKOR IZATEKO LANPOSTUETARAKO SARBIDE LEHIAKETAREN DEIALDIA
Hauek dira deialdia arautuko duten,
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Oinarri hauen xedea da irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuak betetzeko sarbide lehiaketa arautzea. II. eranskinean ageri dira lanpostu horiek.
1.2. Lehiaketa arautzeko, honako lege hauetan ezarritakoa hartuko da kontuan: Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoa (2023ko martxoaren 22koa); 678/2023 Errege Dekretua (2023ko uztailaren 18koa), Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko Estatuko akreditazioa eta kidego horietako lanpostuetara sartzeko lehiaketen araubidea ezartzen dituena; Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (110/2003 Foru Dekretuaren bidez, 2003ko maiatzaren 12an onetsiak) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamendua (Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 6ko erabaki baten bidez onetsia); 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena (2015eko urriaren 30ekoa); 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (2015eko urriaren 1ekoa); 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (2015eko urriaren 1ekoa); deialdi honen oinarriak, bai eta aplikatu beharreko gainerako arau orokorrak ere.
1.3. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80.3 artikuluaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren 14.4 artikuluaren arabera, gehienez ere lau hilabete pasatuko dira izangai onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik lehiaketaren ebazpena argitaratzen den arte, non eta ez den epe hori luzatzen arrazoi larriren batengatik, luzapenezko inpugnazioengatik edo bidezko beste arrazoiren batengatik.
Oinarri hauetan ezarritako epea edo deialdi honetan ezarritako beste edozein zenbatzeko, abuztua baliogabea izanen da ondorio guztietarako.
1.4. 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera -Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena-, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdien oinarriek aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialeko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:
2.–Izangaiek bete beharrekoak.
Funtzio Publikoan sartzeko indarrean diren legeetan ezarritako baldintza orokorrekin bat etorriz, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin ere, lehiaketan onartuak izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta kontratuaren ondorio egunera arte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko tratatuak aplikatzen diren eremuko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere har dezakete parte, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, betiere gurasoak zuzenbidearen arabera bananduak ez badituzte, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Era berean, Espainiako lurraldean erregularizatuta dauden atzerritarrek parte hartzeko aukera izanen dute, gaiari buruzko araudi espezifikoan ezarritako baldintzetan, bai eta hirugarren herrialde bateko nazionalitatea dutenek ere baldin eta espainiar baten edo Europar Batasuneko beste estatu bateko nazionalitatea duen pertsona baten familiako kideak badira.
b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta langile publikoen nahitaezko erretirorako ezarritako gehieneko adina beteta ez edukitzea.
c) Irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuetarako akreditatua egotea. Era berean, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren hirugarren xedapen iragankorraren arabera, baliozkoa izanen da Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak emandako irakasle kontratatu doktorearen akreditazio indarduna ere. Halaber, baliozkoa izanen da unibertsitateko edozein irakaskidegotarako akreditazioa ere.
d) Deialdiko xede diren lanpostuen eginkizunak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez izatea.
e) Ez egotea bazterturik edozein administrazio publikotako zerbitzutik diziplinako espediente bat dela kausa, eta ez egotea ezgaitua funtzio publikoak betetzeko. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izanen da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.
f) Hizkuntza nagusia espainola ez duten herrialdeetatik datozen eta Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, gaztelania behar bezala jakitea. Eskakizun hori hautaketa-prozesuan zehar egiaztatu beharko da, eta, horretarako, dagokion hautaketa-batzordeak berariazko probak ezartzen ahalko ditu betetzen direla egiaztatzeko.
g) Ingelesezko hizkuntza-gaitasuna ezarria duen lanpostua baldin bada, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera C1 mailakoa edo altuagoa den titulu edo akreditazio ziurtagiria izatea, edo ofizialki aitortutako beste titulazio baliokideren bat -titulu hori eman duen erakundearen zehaztapenen araberakoa izanen da-.
Esteka honetan ageri da CRUEren Ingeleseko Hizkuntza Mahaiak onetsitako taula, hizkuntza-maila egiaztatzeko onartuko diren tituluen zerrenda jasotzen duena:
Hauek joko dira baliokidetzat: Ingeles Filologiako edo Itzulpengintzako (ingelesez) lizentziatura, gradu, master edo doktoretzak; hizkuntza akademiko moduan ingelesa duen atzerriko unibertsitate batean egindako diplomatura, lizentziatura, ingeniaritza tekniko, goi mailako ingeniaritza, gradu, master edo doktoretza ikasketen baliokideak diren titulu akademikoak; eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan eskolak ingelesez emateko hizkuntza-gaitasunaren akreditazioa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen gaietan organo eskuduna denak emandakoa.
h) Euskarazko hizkuntza-gaitasuna ezarria duen lanpostua baldin bada, EGA titulua edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren titulazio ofizial baliokidea izatea, edo Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskaraz irakasteko hizkuntza-gaitasunaren akreditazioa.
Gobernu Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean hartutako erabaki batean ezarritakoarekin bat etorriz -akordio hura Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 7an hartutako beste akordio batek aldatu zuen-, euskarazko hizkuntza-gaitasuna agirien bidez frogatu ezin duten izangaiek eskaera egin beharko dute beren euskararen ezagutza maila proba baten bidez egiaztatzeko. Proba Euskararen Ezagutza Balioesteko Batzordeak eginen du. Horretarako, izangaiek dagokion aukera markatu beharko dute eskabidean.
3.–Eskaerak.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean ere emanen da argitara. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Izangaiek modu telematikoan aurkeztu beharko dute eskabidea, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.unavarra.es/opencm/system/modules/sede/index?lang=eu), "Irakasle iraunkorren kontrataziorako lehiaketa" tramitean, zeina "Zerbitzuen katalogoa / I+I-Giza baliabideak" atalean baitago eskuragarri.
"Erantsitako dokumentazioa" atalean, honako dokumentu hauek erantsi beharko dira, eta, hala badagokio, lanpostuak ezarria duen hizkuntza-ezagutza egiaztatzeko agiria:
1.–Laugarren oinarriak aipatzen duen tasa ordaindu delako egiaztagiria edo tasa ordaintzetik salbuetsita egotearen frogagiria.
2.–ANECA akreditazioa (2. oinarria, c letra).
3.–Hala badagokio, hizkuntza-eskakizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak (2. oinarria, g eta h letrak).
4.–Curriculum vitaea, FECYTen eredu normalizatuan (CVN-FECYT) edo haren parekoan aurkeztua, eta, Hautaketa Batzordeak balorazio irizpideak emateko erabili duen hurrenkera berean adierazita merezimenduak. CVan, merezimendu bakoitzaren egiaztagiria zein den eman behar da aditzera.
3.3. Hautaketa-batzordeek prozesuaren edozein unetan eskatzen ahalko diete izangaiei aurkeztutako dokumentuak benetakoak direla egiaztatzeko.
Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikusten badu izangairen batek ez duela betetzen eskatutako baldintzetakoren bat edo agiriak faltsutu dituela, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak.
3.4. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezko akatsak edonoiz konpontzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.
4.–Tasa.
4.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.
Diru-kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta frogagirian izangaiaren nortasuna eta "Irakasle kontratatu iraunkor izateko lanpostuetarako sarbide lehiaketa" identifikazioa eta izangaiaren izena agertuko dira.
4.2. Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:
a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.
b) Deialdia argitaratu baino lehenago hilabete bat gutxienez egon direnak langabe gisara izena emanda.
Behar den enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da hori, eta interesduna langabe gisara noiz inskribatu zen adierazi beharko da agiri horretan.
4.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.
4.4. Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.
5.–Izangaien onarpena.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, gehienez ere hamar egun balioduneko epean, irakasleen gaietan eskumena duen organoak jendaurrean jarriko du, Unibertsitateko iragarki-ohol elektroniko ofizialean (deialdi honi dagokion atalean), deitutako lanpostu bakoitzeko lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, baita baztertzeko arrazoiak ere, halakorik izan bada. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.
5.2. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat egin badute, haiek zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.
Eskaera ofiziala edo 3.2 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epe barruan ez ordaintzea.
5.3. Eskaerak zuzentzeko epea bukaturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean) lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda.
5.4. Lehiaketako onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inolaz ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza orokorrak edo espezifikoak betetzen dituztela. Kontrataziorako proposatutako izangaiek akreditatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, egiaztagiriak aurkeztu beharko baitituzte 10. oinarrian adierazitakoarekin bat.
5.5. Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, irakasleen gaietan eskudun den organoak arrazoi horregatik lanpostua hutsik geratzen dela aldarrikatuko du, eta dagokion Sailari jakinaraziko dio.
6.–Hautaketa-batzordeak.
6.1. Hautaketa-batzordeek ebatziko dute lehiaketa. Oinarri hauen III. eranskinean dago batzorde horien osaera.
6.2. Hautaketa-batzordeetako kideen curriculuma Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren 19. artikuluarekin bat etorriz.
6.3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko kide anitzeko organoei buruzko araudiak arautuko du hautaketa-batzordea, eta, subsidiarioki, administrazio publikoetako kide anitzeko organoen funtzionamendua arautzen duen oinarrizko legeriak.
7.–Batzordeen eraketa.
7.1. Hautaketa-batzordea jardunean hasi baino lehen eratuko da formalki, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gehienez ere hamabost egun balioduneko epean.
Hautaketa-batzordeko kide guztiek hartu behar dute parte eraketa-ekitaldian, eta batzordeburuak aldez aurretik jakinarazpen bat bidali eta adieraziko die zein formatutan eginen den, zeina oro har telematikoa izanen baita.
7.2. Eraketa-ekitaldian, lehiakideak baloratzeko probetako bakoitzean zer irizpide erabiliko diren eta zenbakizko balorazio globala finkatuko dira, kontuan hartuta deialdiko lanpostuek nolako espezifikazioak dituzten. Irizpide horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako baremoaren araberakoak izanen dira, eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoaren 71.1 artikuluan ezarritakoa bete beharko dute (2023ko martxoaren 22koa). Era berean, probetako bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa finkatuko du batzordeak. Puntuazio hori proba bakoitzaren gehieneko puntuazioaren erdia izanen da gutxienez.
Irizpide hauetan ezin izanen da sartu akreditazioa dutenei lehiaketan parte hartzea eragozten dien irizpiderik.
7.3. Akta eta probak baloratzearren batzordeak adostutako irizpideen dokumentua Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira (deialdi honi dagokion atalean).
8.–Aurkezpen ekitaldia.
8.1. Behin izangaien behin betiko zerrenda argitaratuta, gehienez ere hilabeteko epean, batzordeburuak, batzordeko gainerako kideei kontsulta egin ondoren, aurkezpen ekitaldirako deia eginen du, zeina jendaurrekoa izanen baita, eta ekitaldia noiz, non, zer ordutan eta zer formatutan eginen den emanen du aditzera. Aurkezpen ekitaldiaren deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean), ekitaldia egin baino hamabost egun natural lehenago gutxienez.
8.2. Aurkezpen ekitaldian, lehiakideek honako dokumentazio hau emanen diote batzordeburuari, hiru aletan eta formatu elektronikoan:
a) Lanbide, ikasketa, irakaskuntza eta ikerketa historiaren egiaztagiriak. Curriculumean aipatzen diren moduan ordenatuak eta zenbakituak egon behar dira dokumentuak (3.3.c) oinarrian adierazitako curriculuma). Eskakizun hori ez betetzeak merezimendua ez baloratzea ekar dezake.
b) Irakaskuntza-proiektua -zein lanpostutarako lehiatzen den izangaia, lanpostu horri dagokion irakasgai edo espezialitate bateko programa barne hartuko duena-, eta lanpostu hori esleitzen bazaio garatuko lukeen ikerketa-proiektua.
8.3. Aurkezpen ekitaldian, batzordeak zehatz-mehatz finkatuko du lehenbiziko proba nolakoa izanen den, eta behar beste argibide emanen dizkie lehiakideei proba egiteko moduaz. Halaber, lehiatzaileen jardun-ordena erabakiko du zozketaren bidez, eta proba non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den finkatuko du. Nolanahi ere, proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da, aurkezpen ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita.
Batzordeburuak ezagutzera emanen ditu ezarritako epea eta tokia, lehiakideek proba hasi baino lehen modua izan dezaten gainerako lehiakideek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko.
9.–Lehiaketako probak nola eginen diren.
Probak egiteko, batzordeko kideak probak egiteko lekuan egon behar dira. Salbuespenez, formatu erdipresentziala onartuko da (telematikoa). Kasu horretan, nahitaezkoa izanen da izangaiak eta gutxienez batzordekide bat presentzialki egotea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, hala, batzordeko gainerako kideek aukera izanen dute beren lana modu telematikoan egiteko.
9.1. Sarbide lehiaketak ahozko bi proba izanen ditu.
9.1.1. Lehenbiziko proba.
Lehiaketetako lehenbiziko proba jendaurrekoa izanen da. Batzordeak ezarritako moduari jarraikiz, izangaiak gehienez ere bi ordu iraunen duen adierazpena eginen du batzordearen aurrean, eta, gero, gehienez ere bi ordu iraunen duen eztabaida batzordekideekin, izangaiak alegatutako merezimendu hauei buruz:
a) Ikerketako historia akademikoa, barne hartuta bai ikerketako jarduerak bai jakintza transferitu eta trukatzekoak.
b) Irakaskuntzako historia akademikoa, non unibertsitateko irakaskuntza-jarduerak agertuko diren, behar bezala frogatuak, eta jarduera horiek baloratzeko txostena, beharrezkoa bada.
c) Beste merezimendu batzuk, horien artean unibertsitateko kudeaketa.
d) Irakaskuntza-proiektua.
e) Ikerketa-proiektua.
Atal bakoitza batzordeak aldez aurretik onetsi eta argitaratu dituen irizpideekin bat zehaztu eta baloratuko da.
Lehenbiziko proba amaitu ondoren, batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emanen dio izangai bakoitzaren bana-banako balorazioarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.
Proba hau gainditzeko, lehiakideek batzordeko bi kideren txosten positiboa izan beharko dute gutxienez.
Batzordeak berehala jakinaraziko dizkie izangaiei lehenbiziko probaren emaitzak, eta proba egin den aretoko atean jarriko ditu. Emaitza horietan probako ataletako bakoitzaren bana-banako balorazioa agertuko da, bai eta haren balorazio globala ere. Halaber, jakinaraziko da bigarren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den. Hori guztia gero Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean).
9.1.2. Bigarren proba.
Bigarren proba jendaurrekoa izanen da, eta batzordeak izangaiaren adierazpen gaitasuna, azaldu dituen gaien edukiaren kalitatea eta garrantzia, eta eztabaidatzeko duen gaitasuna baloratu beharko ditu.
Gehienez ere ordubete iraunen duen azalpena eginen du izangaiak batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraunen duen eztabaida izanen du batzordekideekin gero, izangaiak irakaskuntza proiektuan aurkeztutako programako gai bati buruz (izangaiak berak aukeratua).
Bigarren proba amaitu ondoren, batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emanen dio izangai bakoitzaren bana-banako balorazioarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.
Bigarren probaren emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko ditu batzordeak (deialdi honi dagokion atalean).
Proba hau gainditzeko, lehiakideek batzordeko bi kideren txosten positiboa izan beharko dute gutxienez.
9.2. Batzordeak, aho batez, adituei txostenak eskatzen ahalko dizkie izangaiek alegatutako merezimenduei buruz. Txosten horiek ez dira lotesleak izanen, eta lehiaketaren aktari erantsiko zaizkio.
9.3. Probak egin bitartean, arauak aplikatzean sortutako zalantzak eta arau horietan aurreikusi ez diren kasuetan jarraitu beharreko bidea hautaketa-batzordeek erabakiko dituzte.
9.4. Lehiaketa egin eta gero, izangaien behin betiko emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira (deialdi honi dagokion atalean), haietarako arrazoiak emanez baloratutako alderdi bakoitza bereizirik.
9.5. Izangaiek zilegi izanen dute Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatzea batzordeak beren merezimenduei buruz emandako balorazio arrazoituaren ziurtagiria.
10.–Kontratazio proposamena.
10.1. Hautaketa-batzordeak, zazpi egun balioduneko gehieneko epean proba amaitzen den egunetik kontatzen hasita, izangai guztien zerrenda proposatuko dio errektoreari, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, kontrataziorako lehentasun ordenaren arabera antolatua. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izanen. Halaber, zilegi da lanpostua hutsik gelditzeko proposamena egitea Batzordeak, lanpostuaren baremo espezifikoa aplikatu eta izangaietako inork ez duenean lortzen eskatzen den gutxieneko puntuazioa.
10.2. Batzordeak kontrataziorako proposatutako izangaien zerrenda ordenatua jendaurrean jarriko da Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean (deialdi honi dagokion atalean).
10.3. Kontrataziorako proposatutako izangaiek deialdi honetako oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute aurreko paragrafoan aipatzen den zerrenda argitaratu eta hogei eguneko epean.
Lanposturako proposatutako izangaiak dokumentazio hori aurkezten ez badu, batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun ordenan hurrengo postuan agertzen den izangaia kontratatzea proposatuko da, hark arestian aipatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
11.–Lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioak.
11.1. Lehiakideek zilegi izanen dute hautaketa-batzordearen proposamenaren aurkako erreklamazioa aurkeztea, errektoreari zuzendua, gehienez ere hamar egun balioduneko epean.
11.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren 15. artikuluan ezarritako erreklamazio batzordeak baloratuko du erreklamazioa.
11.3. Erreklamazio Batzordeak horretarako eskumena duela irizten bazaio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpen bat emanen du erreklamazioa tramitera onartzeko, eta kontratazio prozesua eteteko erreklamazioa behin betiko ebazten den arte. Aitzitik, erreklamazio batzordeak nahikoa eskumen ez badu, erreklamazioa ez da onartuko.
11.4. Erreklamazioren bat tramitera onartuz gero, Giza Baliabideen Zerbitzuak tramitera onartu diren erreklamazioak helaraziko dizkie lehiakide guztiei, eta hamar egun balioduneko epea emanen die lehiakideek nahi dutena alega dezaten erreklamazioak jaso eta biharamunetik kontatzen hasita. Prozesu bakoitzeko hautaketa-batzordeari ere bidaliko dizkio tramitera onartu diren erreklamazioak, haiei buruzko txostena egin dezan.
11.5. Erreklamazio batzordeak lehiaketaren prozedurari lotutako alderdiak baino ez ditu baloratuko, eta izangaien aukera-berdintasuna eta merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua une oro bermatzen direla zainduko du. Erreklamazio batzordeak ezin izanen du inola ere ordeztu behar den hautaketa-batzordeak izangaien egokitasunari buruz egindako balorazio teknikoa.
11.6. Erreklamazio batzordeak, dagokion hautaketa-batzordeko kideei entzun eta dokumentazio guztia aztertu ondoren, erabaki hauetako bat har lezake, gehienez ere hiru hilabeteko epean erreklamazioa aurkeztu den egunetik kontatzen hasita:
a) Baldin eta uste badu baremoko puntuazioen baturan kalkulu-akats ageriko eta nabarmenen bat egin dela, atzemandako akatsa zuzentzea hautaketa-batzordearen proposamenean. Horrek ondorioak izanen ditu hautaketa-batzordearen proposamenean, aldatu eginen baitu izangaien hurrenkera.
b) Baldin eta uste badu prozedura-akatsen bat izan dela eta horrek babesik gabe utzi duela erreklamazioa jarri duen alderdia, hautaketa-prozedura formazko akatsa egin den unera eramatea atzera.
c) Baldin eta uste badu berdintasun, merezimendu edo gaitasun printzipioren bat urratu dela, erreklamazio batzordeak ez du berretsiko hautaketa-batzordearen proposamena. Erreklamazio batzordeak uste badu eskaeraren batek aurrera egin dezakeela, aukera izanen du, gaiaren mamian sartu gabe, erreklamazioa partzialki baiesteko eta jarduketetan atzera egin eta alegatutako akatsa gertatu zen unera eraman dadin agintzeko, bai eta, beharrezkoa bada, aurkaratu ez diren edo ustez deialdiaren oinarriak errespetatzen dituzten merezimenduen balorazioak gorde daitezela xedatzeko ere. Gainera, erabakitzen ahalko du, bidezkoa baderitzo, ahozko probak gordetzea, 39/2015 Legearen 49. eta 51. artikuluetan ezarritakoaren babesean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 2015eko urriaren 1ekoa).
d) Baldin eta uste badu aurreko kasu bat ere ez dela betetzen, erreklamazio batzordeak hautaketa-batzordearen proposamena berretsiko du.
11.7. Erreklamazio batzordeak bere kideen botoen gehiengoz hartuko ditu erabakiak, eta, bozketan berdinketarik badago, erabakigarria izanen da batzordeburuaren botoa. Erabakiak hartzeko, erreklamazio batzordeak zilegi izanen du Unibertsitatearen Zerbitzu Juridikoaren txosten juridikoa eskatzea.
11.8. Erreklamazio batzordeak erreklamazioari buruz hartzen duen erabakia loteslea izanen da errektorearentzat. Errektoreak ebazpen bat emanen du erreklamazio batzordearen proposamenarekin bat etorriz, eta, hala badagokio, zilegi izanen du lanpostua hutsik utzi dela deklaratzea.
Ebazpen horrek administrazio bidea agortuko du, eta haren aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea bi hilabeteko epean Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
11.9. Hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.
12.–Behin betiko kontratazio proposamena.
Lehiaketa eta erreklamazioak ebatzi ondoren, halakorik badago, irakasle gaietan eskumena duen errektoreordeak ebazpen bat eginen du kontratazioaren behin betiko proposamena onesteko. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean).
13.–Kontratuen formalizazioa.
13.1. Bost egun balioduneko epean, behin betiko kontratazio proposamena onesten duen ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, lanpostua eskuratu dutenek ondoren zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte Giza Baliabideen Zerbitzuan, dagokien kontratua formalizatu ahal izateko:
a) Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko afiliazio-txartelaren fotokopia, bidezko denean.
b) Mediku-ziurtagiri ofiziala, unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.
c) Erantzukizunpeko aitorpena, egiaztatzen duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako eta ez dela bereizia izan diziplina espediente baten bidez administrazio publiko baten zerbitzutik. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izanen da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.
d) Bankuko datuak nomina sartzeko.
e) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena, jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.
13.2. Ezinbesteko arrazoirik egon ezean dokumentazioa ezarritako epean aurkezten ez dutenek edo, dokumentazioa azterturik, lanpostua betetzeko eskatzen den baldintzaren bat betetzen ez dutenek kontratatuak izateko eskubidea galduko dute.
13.3. Behin betiko kontratazio proposamena onesten duen ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 10 egun naturaleko epean, eta lortutako lanpostua betetzen hasi baino lehen, dagokion kontratua sinatuko da. Kontratu hori idatziz formalizatuko da. Kontratua sinatzearen ardura norberarena eta besterenezina da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuan eginen da.
13.4. Kontratatuak dagokion saileko zuzendariaren aurrean aurkeztu beharko du, eta kontratuan adierazitako egunean hasi beharko du lanean. Ez bada lanean hasten kontratuan adierazitako egunean eta ez badago Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iritziz hori justifikatzen duen arrazoirik, kontratua ondoriorik gabe geldituko da, eta jarduera guztiak baliogabetuko dira.
13.5. Interesdunak lanpostuari uko egiten diola ulertuko da aurreko paragrafoetan adierazitako epeetan ez badu kontratua sinatzen edo ez bada lanean hasten, ezinbesteko kasuetan salbu. Bi kasu horietan, hautaketa-batzordeak lanpostu horretarako proposatutako ordezkoen zerrendako hurrengo izangaiari deituko zaio, eta izangai horrek epe bera izanen du kontratua formalizatzeko.
13.6. Araudi honen ondoriozko kontratuak arau hauetan ezarritakoaren mende egonen dira: Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 82. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateak bere eskumenekin bat etorriz ematen dituen xedapenak eta, modu osagarrian, Langileen Estatutua eta hura garatzeko araudia, bai eta aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboa ere eta, hala badagokio, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua.
14.–Datu pertsonalen tratamendua.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.
Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamenduaren deskribapena Tratamendu Jardueren Erregistroan dago kontsultatzeko, hemen: https://www.unavarra.es/portal-transparencia/?languageId=100001.
Hautaketa-prozesuetako izangaiei eta NUPeko langileei eraginen die batez ere datuen tratamenduak. Datu pertsonal hauek tratatuko dira: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.
Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea honako hauek tramitatzea da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk.
Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.
Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.
15.–Errekurtsoen araubidea.
Deialdi honen eta hautaketa-batzordeen jardunen ondoriozko egintza administratibo ororen aurka zilegi da errekurtsoa jartzea, 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta forman (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 2015eko urriaren 1ekoa), lanpostuak betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioaren (11. oinarria) aurka izan ezik.
Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Oharra: Gaztelaniazko testuan, genero maskulinoko pertsona edo kargu akademikoei buruzko aipamenak genero gramatikal neutroan egindakotzat hartzen dira, eta, beraz, bai emakumeak bai gizonak aipatzeko aukera hartzen dute barnean.
II. ERANSKINA.–IRAKASLE KONTRATATU IRAUNKOR IZATEKO LANPOSTUAK
Estatistika, Informatika eta Matematika Saila.
–Lanpostu zenbakia: 5989.
- Jakintza-arloa: Aljebra.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.
Zuzenbide Saila.
–Lanpostu zenbakia: 6117.
- Jakintza-arloa: Nazioarteko Zuzenbide Publikoa eta Nazioarteko Harremanak.
- Irakaskuntza-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Ikerketa-eskakizuna: jakintza-arloarena.
- Hizkuntza-gaitasuna: ingelesa.
III. ERANSKINA.–HAUTAKETA-BATZORDEEN OSAERA
Estatistika, Informatika eta Matematika Saila.
–Lanpostu zenbakia: 5989.
Batzordeburua | Titularra | Pascual Jara Martínez | UK | Granadako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | Marisol Gómez Fernández | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | Titularra | Juan Jacobo Simón Pinero | UK | Murtziako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Manuel Eulogio Ladra González | UK | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Inmaculada Lizasoain Iriso | UT | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Luis Martínez Fernández | UT | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Ramón Esteban Romero | UK | Valentziako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | María José Asiain Ollo | UT | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Xaro Soler Escrivá | UT | Alacanteko Unibertsitatea |
Zuzenbide Saila.
–Lanpostu zenbakia: 6117.
Batzordeburua | Titularra | Antonio Blanc Altemir | UK | Lleidako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | José Luis Iriarte De Ángel | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | Titularra | María Carmen Tirado Robles | UT | Zaragozako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Carlos Fernández De Casadevante Romaní | UK | Rey Juan Carlos Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Unai Belintxon Martín | UT | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Montserrat Abad Castelos | UK | Madrilgo Carlos III Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Valentín Enrique Bou Franch | UK | Valentziako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Andrés Rodriguez Benot | UK | Pablo de Olavide Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | María José Cervell Hortal | UK | Murtziako Unibertsitatea |
Iragarkiaren kodea: F2515233
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
