238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmena, Udalaren eta partikularren artean. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2025eko azaroaren 7an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik behar bezala erregistratutako idazkiak aurkeztu zirela (dagozkien espedienteetan jasota dagoen bezala), zeinen bidez eskatzen baita izapidetu dadila transakzio-hitzarmen bat Cierzo eta Argenzón mendietako herri-ondasunak berreskuratzeko, aprobetxamenduen titular bakoitzaren lurzatiei dagokiena, konpentsazio ekonomikoaren formularen bidez.

Kontuan izanik Corellako Udalak 2021eko apirilaren 15ean onetsi zituela hasiera batez herri-lurrak berreskuratzeko oinarri orokorrak. Oinarri horiek behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2022ko ekainaren 22an hartutako erabaki baten bidez, eta 2022ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, uztailaren 18an.

Kontuan izanik Udalak hasiera batez onetsi zituela 15. eta 16. poligonoetarako eta horietan xehatutako lurzatietarako oinarri partikularrak. Behin betiko onetsi ziren Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroaren 13an hartutako erabaki baten bidez, eta 2024ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 29an.

Aintzat harturik, norberaren izenean eta/edo ordezkariak diren aldetik, eskatzaile guztiek sinatu dutela banakako transakzio-hitzarmena, zeina onesten baita. Hitzarmen horiek, horretarako bideratutako espedientean dauden txosten teknikoen arabera, betetzen dituzte aplikatu beharreko araudia eta Corellako herri-lurretako ondasunak berreskuratzeko oinarri partikularrak.

Aintzat harturik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Herri-lurren Informazio Batzordeak 2025eko urriaren 31n emandako irizpena, eta jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 116.1 artikuluari, 280/1990 Foru Dekretuaren 30., 31. eta 32. artikuluei eta 7/1985 Legearen 22. eta 47. artikuluei (Toki-araubidearen oinarriei buruzkoa).

Udalbatza osatzen duten kideen legezko kopuruaren gehiengo osoarekin, honako hau erabakitzen da:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak, Corellako Udalaren eta interesdun hauen artean:

1. Alberto Madurga Chivite eta Victoria Calvo Rada (526., 527., 528. eta 529. lurzatiak, 16. poligonoa) CONVENIOS_T_EDP/2025/6.

2. María Teresa Alvero Bea, Jose Ignacio Alvero Bea, Cristina Alvero Chivite, Alicia Alvero Chivite, María Sagrario Alvero Chivite, Nuria Jiménez Bea, Oscar Jiménez Bea eta Ana Jiménez Bea (789. lurzatia, 15. poligonoa) CONVENIOS_T_EDP/2025/8.

3. Silvia Celihueta Lozano (870, lurzatia, 15. poligonoa) CONVENIOS_T_EDP/2025/9.

4. Belinda Cornago Pérez (566. lurzatia, 16. poligonoa) CONVENIOS_T_EDP/2025/10.

5. Ana María Chivite Segura eta Félix Chivite Segura (796. lurzatia, 15. poligonoa) CONVENIOS_T_EDP/2025/11.

6. Nicolás Álvarez Pérez (858. eta 860. lurzatiak, 15. poligonoa) CONVENIOS_T_EDP/2025/14.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea erabakia, 30 egunez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Adostea ezen alegaziorik aurkezten ez bada, erabakia behin betikoa izanen dela, eta, horrenbestez, Nafarroako Gobernuaren departamentu eskudunari bidaliko zaizkiola espedienteak, behar bezala izapidetuta, behin betiko onets ditzan.

Laugarrena.–Agintzea, hitzarmenak behin betiko onetsitakoan, horiek eskritura publikoan formalizatzea eta herri-ondasunetan izandako aldaketak jabetza erregistroan jaso eta inskribatzea, bai eta katastroko aldaketa eta udal ondasunen inbentarioa tramitatzea ere.

Corellan, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2514734