238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, dirulaguntzak emateko eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko 2025-2026 ikasturtean. Laburpena

DDBN (Identif.): 868425.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/868425).

Xedea: Deialdi honen xedea eta helburua ikasturtean zehar jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko dirulaguntzak ematea da, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko ekimenei euskarria emateko.

Onuradunak: Dirulaguntza eskatu ahal izango dute Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta Burlatan egoitza duten hezkuntza-lana sustatzen duten elkarteek, baldin eta baldintza orokorrak betetzen badituzte eta legeak ezartzen dituen debeku-arrazoietan sartuta ez badaude.

Epea: Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia iragartzen denetik kontatzen hasita.

Burlatan, 2025eko azaroaren 13an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2515023