238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Xehetasun-azterketa, 13. poligonoko 1003. lurzatian. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2025eko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat 13. poligonoko 1003. lurzatirako (San Isidro Labrador etorbidea 5), Víctor Esparza Lafuente arkitektoaren 2025eko urriaren 24ko agiriaren arabera. Sustatzailea Eduardo Roldán Berástegui da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egoki jotzen diren alegazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2025eko azaroaren 14an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2515066