238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea

Honen bidez, jakinarazten da Artaxoako alkate Juan Ramón Elorz Domezainek ebazpen bat eman duela, azaroaren 13an, zeinaren bidez Carlos Luna Goñi alkateordearen esku utzi baititu alkatetzaren berezko eginkizunak, karguaren eginkizunak bete ditzan azaroaren 15etik 25era, alkatea kanpoan den bitartean.

Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen, Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua); dena dela, indarrean jarriko da aipatutako ebazpena ematen den egunetik beretik.

Artaxoan, 2025eko azaroaren 13an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2514983