238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Artzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2025eko azaroaren 12an, ebazpen bat eman du. Hona hemen ebazpenaren testu osoa:

2025eko azaroaren 15etik 22ra bitartean, biak barne, udalerritik kanpo izanen naizenez, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nire eskudantzia guztiak Carlos Oroz Torrea alkateordearen esku uztea, egun horietan nire ordez jardun dezan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.

3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Artzin, 2025eko azaroaren 12an.–Alkatea, Javier Diez Huguet.

Iragarkiaren kodea: L2515006