2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 21eko 393. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Vianako Udalean aritzeko gizarte-hezitzailearen lanpostu bat (03-12 plaza) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta, halaber, izangaien zerrenda bat osatzeko, hautapen prozesuan plazarik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako kontrataziorako. Deialdia argitara eman zen 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an.
Ikusita aurkeztu diren eskaerak eta agiriak, eta eskaerak aurkezteko epea bukatuta, deialdiaren 4.1 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, 2025eko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ean, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Hamar egun balioduneko epea eman zen erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta erreklamazioak ebatzita,
EBAZTEN DUT:
1.–Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onestea, deialdiko 4.3 oinarriaren arabera.
Onartuak:
1. MAITANE ÁLVAREZ DE EULATE MARAÑÓN
2. MARÍA LUISA ARDOIZ GRACIA
3. CARMEN BELLÓN GARCÍA
4. AROA BEMEO TEJADO
5. TAMARA BLANCO MÉNDIZ
6. ELENA CALVO HERCE
7. VERÓNICA COTORRUELO LASTRA
8. UXÚE DUQUE SÁENZ LÓPEZ
9. CARMEN ELVIRA MARTÍNEZ
10. PRISCILA GAINZARÁIN JALÓN
11. LUCÍA GARCÍA DE LA PARRA BAÑARES
12. ANA GARCÍA SILVA
13. LAURA GIL RIVERA
14. ELENA GONZÁLEZ ARÉVALO
15. RAQUEL GUTIÉRREZ PERELLÓ
16. VERÓNICA JIMÉNEZ GONZÁLEZ
17. BEGOÑA MARÍN ARNEDO
18. FÁTIMA MARTÍNEZ TRIGUERO
19. SHEILA MÉNDEZ GÓMEZ
20. MARÍA JESÚS PAVÓN SORIA
21. ERIKA PICADO ORTIZ
22. OLGA QUIÑONES BERMEJO
23. ANDREA RUIZ PÉREZ
24. IRENE SÁINZ MONREAL
25. ZURIÑE SANCHO RIVERO
26. SUSANA SICILIA ANTÓN
27. BEATRIZ BENEDÍ CALAHORRA
28. LYDIA MAISO ALONSO
29. ANDREA MARÍA ORTIZ JIMÉNEZ
30. NATALIA GÓMEZ DE SEGURA CASANELLAS
Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.–Hauek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
Epaimahaiburua: B. Yolanda González García, Vianako Udaleko alkatea.
Epaimahaiburuaren ordezkoa: Aitana Duque Martínez, Vianako Udaleko lehen alkateordea.
Lehen epaimahaikidea: Ana Isabel Cadarso García, Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.
Lehen epaimahaikidearen ordezkoa: María Martínez Gurrea, Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.
Bigarren epaimahaikidea: Elena Labairu Echarte, Elizagorriko Lodosako, Mendabiako, Sartagudako eta Sesmako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea (Haurren eta familien programa).
Bigarren epaimahaikidearen ordezkoa: Berta Molina Salvatierra, Valtierrako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte-hezitzailea (Haurren programa).
Hirugarren epaimahaikidea: David Arguijo Pérez, Vianako Udaleko langileen ordezkaria.
Hirugarren epaimahaikidearen ordezkoa: Sonia Echeverría Santamaría, Vianako Udaleko langileen ordezkaria.
Epaimahaikide idazkaria: Asunción Gil Barnó, Vianako Udaleko idazkaria.
Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Fernando del Prado Abadía, Vianako Udaleko giza baliabideetako teknikaria.
Hirugarrena.–Lehen ariketa egiteko eguna ezartzea: 2025eko abenduaren 16an, asteartearekin, 09:30ean, Vianako udal liburutegi publikoan (Navarro Villoslada kalea 22).
Laugarrena.–Agintzea honako hau argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Vianako Udalaren iragarki-taulan eta webgunean https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Vianan, 2025eko azaroaren 13an.–Alkatea, B. Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2515024