238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3246/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizainen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean erizain lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2140/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 2984/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.

Behin eginik plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erizainen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko abenduaren 9an.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) María Pilar Rodríguez Martín andrearen kasuan, zeinak lekualdatze-lehiaketan parte hartu baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian egonda, esleitutako plazaz jabetzen bada, plazaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat, atalburutza edo bulegoburutza bat edo horiekin parekatutako unitate bateko burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako plazaren jabetza-hartzearekin batera, betetzen ari diren zuzendaritza, atalburutza, bulegoburutza edo horiekin parekatutako unitateko burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Lanaldi partzialeko lan-kontratua duten pertsonak, 2025eko abenduaren 9an lanaldi osoko zerbitzuak egitera pasatzen badira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario bihurtuko dira, plazaren jabetza hartzen duten egunetik aurrerako ondorioekin, baina lehendik zuten aurreikuspen sozialeko araubidean jarraituko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren 1. puntuaren bigarren paragrafoan xedatutakoarekin.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara), Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

Erizainen lekualdatze-lehiaketa

IZENA

PLAZA ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA

HERRIA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

Mateo Cervera, Ana María

0011761

Osasun Departamentua

Osasun Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Izkue López, Xabier

0003080

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

El Vergel Zahar Egoitza

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Irigoyen Torres, Izaskun

0038032

Hezkuntza Departamentua

Iruña-Andres Muñoz Garde Hbip

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

X

Rodríguez Martín, María Pilar

0003275

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

San José Zentroa

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Iragarkiaren kodea: F2514447