238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELORTZIBAR

25-01579 gora jotzeko errekurtsoa, 2025erako lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

María Cortizo Gulíasek 25-01579 gora jotzeko errekurtsoa jarri du alkatearen 2025eko uztailaren 9ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2025erako lan publikoaren eskaintza onetsi zen, eta argitaratu zen 2025eko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 31n (2052/2025 espedientea).

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Noainen, 2025eko azaroaren 4an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2514411