238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Lizarrako Udalak, 2024ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, 2024rako plantilla organikoa onetsi zuen, eta haren behin betiko onespena argitaratu zen 2024ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 24an.

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako administrazio publikoek urteko lan-eskaintza bat onetsiko dute. Eskaintza horretan jasoko dira hutsik dauden eta aurrekontu-zuzkidura duten plaza guztiak, eta adieraziko da horietatik zein bete behar diren dagokion urtean, bai eta gainerakoak betetzeko aldi baterako aurreikuspenak ere.

Alkatearen 2024ko abenduaren 30eko 1202 Ebazpenaren bidez, Lizarrako Udalaren lan publikoaren eskaintza onetsi zen 2024. urterako, eta argitaratu zen 2025eko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 1520 Ebazpenaren bidez, 25-00284 gora jotzeko errekurtsoa baietsi zen, zeina jarri baitzen Lizarrako Udaleko alkatearen 2024ko abenduaren 31ko ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez, 2024rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen), eta, hortaz, udal egintza hori baliogabetu egin zen, zuzenbidearen aurkakotzat jo baitzen.

Horrenbestez, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legean ordezte-tasari buruz ezarritako jarraibideekin bat etorriz, eta sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondoren, honako hau ebazten dut, legez aitortuak ditudan eskumenak baliatuta:

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Lizarrako Udalaren 2024rako lan publikoaren eskaintza onestea, ordezte-tasari dagokionez, honako plaza hauek barnean direla:

–Plaza: 7.4. Udaltzain-agente lehena; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.

–Plaza: 7.17. Udaltzain-agentea; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.

–Plaza: 7.30. Udaltzain-agente lehena; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara B2, nahitaezkoa.

Bigarrena.–Lizarrako Udalaren 2024rako lan publikoaren eskaintza onestea, finkatzeari dagokionez, honako plaza hauek barnean direla:

–Plaza: 1.5. Administrari-ofiziala; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara B2, nahitaezkoa.

–Plaza: 1.6. Administrari-ofiziala; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.

–Plaza: 1.10. Administrari-ofiziala; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.

–Plaza: 4.4. Kirol koordinatzailea; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.

–Plaza: 8.1. Eskoletako zuzendaria; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. A maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.

Hirugarrena.–Argitaratzea Lizarrako Udalaren lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Administrazio Auzitegiari, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 29. artikuluan ezarritakoa betez (foru dekretu horren bidez partzialki garatu zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan).

Bosgarrena.–Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarran, 2025eko azaroaren 6an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2514739