238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Iruñeko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko maiatzaren 22an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02054.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200102054

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–Lote bakarra:

Iruñeko 1. Jabetza Erregistroko 14.162 zenbakiko finkaren erdi zatiezina (gaur egun 48.092 zenbakiko finka da, Artxibo Komuneko 14.162 zenbakiko finka 1.184-1. liburuko 1.713-N liburukiko 127. foliora lekuz aldatzearen ondorioz). IDUFIR/CRU: 31010000353402.

Deskribapena: hiri-finka.–Hiriko Arrotxapea auzoko Agur Maria zeharkaleko zortzi zenbakiko etxeko hirugarren solairuko ezkerrean dagoen pisua, eskaileratik igota; hiru logela, jangela, sukaldea, sukalondoa, gelak banatzeko korridorea eta komuna ditu; laurogeita bost metro koadroko azalera, gutxi gorabehera. Mugak: iparraldean, solairu bereko eskuineko etxebizitza, eskailera eta eskailera-zuloa; hegoaldean, Eusebio Urizen barrakoiak; ekialdean, Claudio Urdániz Ciaurrizen lursaila; eta mendebaldean, Agur Maria zeharkalea. Jabekidetasun-eskubide erantsi eta banaezina dagokio erabilera eta gozamen egokirako beharrezkoak diren eraikineko beste elementuen gainean. Komunitate hori proportzionala da, etxebizitzak higiezin osoaren balioarekin alderatuta duen balioaren araberakoa baita, eta zortziren batean dago zenbatetsita, hau da, ehuneko hamabi eta erdi".

Katastrokoa: Iruñean, Agur Maria zeharkalea 8, 3. ezkerra. 7. poligonoa, 674. lurzatia, 1. azpiarea, 8. hiri-unitatea; 88,46 metro koadrokoa (etxebizitza). Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001988621WH.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2025eko azaroaren 12an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2515025