1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, ondasun higiezin batena, Iruñean.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko irailaren 16an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03362.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2025-3100200103362
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasuna adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarriko den ondasuna:
–Lote bakarra:
Erregistrokoa:
"IDUFIR:31020000206912.
Iruñeko finka, 3. atala. Zenbakia: 21411.
Finkari buruzko datuak:
Hiri-finka: zortzi: berrogeita hamabigarren zenbakidun garaje-plaza, Iruñeko Monjardín Mendiaren kaleko hamalaugarren zenbakiko etxeko bigarren sotoko edo hortik beherako solairuan kokatua. Hogeita hamalau metro eta hogeita lau dezimetro koadro ditu. Garaje-plazara sartuta, honako hauek ditu mugakide: aurrealdean, pasabidea eta maniobratzeko gunea; sartu eta eskuinaldean, eustorma, Monjardín Mendiaren kalerantz; ezkerraldean, berrogeita hamahirugarren zenbakidun garaje-plaza; eta atzealdean berrogeita hemezortzigarren zenbakidun garaje-plaza. Elementu komunetan duen kuota: ehuneko zero koma berrehun eta laurogeita hamar milaren. Katastroa: 5. poligonoa, 1899. lurzatia, 1. azpiarea, 52. hiri-unitatea, Lur-ondasunen Erregistro Fiskalarekin koordinaturik.
Katastrokoa:
1899. lurzatia, 1. azpizarea, 52. hiri-unitatea, Iruñeko 5. poligonoan.
KOKAPEN KODEAK | HELBIDEA EDO PARAJEA | AZALERAK (m²) NAGUSIA | ERABILERA, XEDEA EDO LUR MOTA |
5 1899 1 52 | Monjardín Mendiaren kalea 14-G, 2. sotoa 52 | 34,40 | Aparkalekua |
Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001961778GA.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2025eko azaroaren 12an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2514817