238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

40/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, bulegoaren logotipo instituzionala onesten duena.

Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak 8. artikuluan xedatzen du bulegoaren logotipo instituzionala, zeinak bulegoa bisualki identifikatzeko balioko baitu, Bulegoko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dela. Bulegoak sortzen duen dokumentazioan, Nafarroako Ustelkeriaren Kontrako Bulegoa izen laburtua erabiltzen ahalko da, edo haren akronimoa (OANA).

Ondorioz, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzeko maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak esleitzen dizkidaten eginkizunak betez,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren logotipo instituzionala, zeina multzo grafiko bat baita, honako hauek osatua: alde batetik, "OANA" logotipoak, eta, bestetik, "Oficina de Buenas Prácticas y Anticorrupción de la Comunidad Foral de Navarra" eta "Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa" testuek. Logotipo hori letra larriz ala xehez idatz daiteke, eta haren ezaugarri teknikoak ebazpen honen I. eranskin gisa gehitu den dokumentuan ageri dira.

Multzo grafiko hori izanen da Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren unitate guztien ikur esklusibo eta nahitaezkoa.

Aplikazio jakin batzuetan, ikur ofiziala erabiltzean, "Oficina de Buenas Prácticas y Anticorrupción de la Comunidad Foral de Navarra" eta "Nafarroako Foru Komunitateko Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa" testuez gain, Bulegoaren egituraren barruko zerbitzu edo atal baten izena ere sartzen ahalko da testuan.

Aplikazio guztietan OANA ikurra behar bezala erabiltzeko, Bulegoko zuzendariak aldez aurretik baimendu beharko du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko azaroaren 5ean.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.

I. ERANSKINA.–LOGOTIPOAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK

Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren ikurra honako hauek osatzen dute: alde batetik, "OANA" logotipoak, eta, bestetik, "Oficina de Buenas Prácticas y Anticorrupción de la Comunidad Foral de Navarra" eta "Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa" testuek. Zilegi da logotipoa bakarrik erabiltzea, testua gehitu gabe.

Multzo grafikoa ezin da aldatu, ezta haren proportzioak moldatu ere.

Osaera.

Koloreak.

Bi bertsioetan, logotipoak oinarrizko bi kolore erabiltzen ditu:

–Pantone 7535 C/U.

  • C9/M10/Y30/K18 (CMYK).
  • 205/196/166 (RGB).
  • #CDC4A6.

–Pantone BLACK.

  • C0/M0/Y0/K100 (CMYK).
  • 0/0/0 (RGB).
  • #000000.

Logotipoaren koloretako bertsioa erabiltzen denean, honela aplikatuko da:

–Atzealde zuriaren gainean, jatorrizko formatuan.

–Atzealde beltzaren gainean, formatu negatiboan, bi koloretan.

–Atzealde korporatiboaren gainean (Pantone 7535), formatu negatiboan, tinta bakarreko bertsioan (beltza), positiboan, haren ikusgarritasun-atalaseraino; negatiboan, ikusgarritasun-atalasearen gainetik.

–Beste edozein koloreren gainean, bakarrik tinta bakarreko bertsioan (beltza) erabiliko da, positiboan haren ikusgarritasun-atalaseraino; negatiboan, ikusgarritasun-atalasearen gainetik.

Iragarkiaren kodea: F2514652