238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

395E/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu bat betetzeko zaila den lanpostutzat jotzen baita.

Osasuneko kontseilariak ekainaren 6an emandako 202E/2025 Foru Aginduak, betetzeko zailak diren lanpostuak zehazteko irizpideak eta lanpostu horiek betetzeko pizgarriak ezartzen dituenak, 6.1 artikuluan xedatzen du urtero, Osasun Departamentuko titularraren foru aginduaren bidez, betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda zehaztuko dela.

Era berean, 6.2 artikuluak ezartzen du ezen, 6 hilabeteko epean aldi baterako kontratatzeko bi deialdi-txandaren ondotik bete ezin izan diren lanpostuen kasuan, betetzeko zaila den lanpostutzat jotzeko baldintza betetzen den unean joko dela halakotzat, lehen aipatutako urteko epea bete beharrik gabe.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Hautapen Prozesuak, Lanpostuak Betetzea eta Deiak Kudeatzeko Zerbitzuak jakinarazi du Lesakako (Bera) OOLTko lanpostu batek betetzen dituela betetzeko zaila den lanpostutzat jotzeko baldintzak, 6 hilabeteko epean aldi baterako kontratatzeko bi deialdi-txandaren ondotik bete ezin izan delako.

Bidezkoa da, beraz, lanpostu hori betetzeko zaila den lanpostutzat hartzea, araudian ezarritako ondorioetarako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Betetzeko zaila den lanpostutzat jotzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko lanpostu hau:

EREMUA

HERRIA

ZENTROA

LANPOSTUA

LANPOSTU
KOPURUA

LANPOSTU ZK.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetza

Bera

Lesakako OOLTa

OOLTko medikua

1

60558

2. Deklarazio honek indarra izanen du betetzeko zailak diren lanpostuen zerrenda hurrengoan eguneratu arte.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2025eko azaroaren 12an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2514816