238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5573E/2025 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita baimen osagarri bat Nafarroako laneratze eta gizarteratze enpresetan teknikariak kontratatzeko dirulaguntzen deialdian. DDBN identifikazioa: 789678.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 1305E/2020, 25361E/2022 eta 1316E/2024 ebazpenen bidez aldatua), deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako laneratze eta gizarteratzeko enpresei dirulaguntzak emateko, laneratze prozesuetan langileei laguntzeko teknikariak kontratatzeagatik. Enpresa horiek urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan ezarritakoak dira.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 10eko 5498E/2024 Ebazpenaren bidez, 750.000 euroko gastua baimendu zen 2025. urterako.

Ekitaldi osorako gastu aurreikuspena dela eta, helburu horretarako erabiliko den kreditua handitu beharra dago.

Horregatik guztiagatik, hau proposatzen da:

1. Erreserbatzea eta baimentzea 50.000 euroko igoera gehigarri bat, Nafarroako laneratze eta gizarteratzeko enpresek teknikariak kontratatzeko dirulaguntzen gasturako, 2025eko ekitaldiko gastu-aurrekontuko "Konferentzia sektoriala. Zailtasun handiagoak dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak" izeneko 950001-96100-4819-241104 (PEP: E-2000673-01) partidaren kargura. Dirulaguntzen deialdi hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez araututa dago (789678 zenbakia du Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean).

2. Igoera gehigarri honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2025eko azaroaren 10ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2514738