238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, gizarte langileen berrogeita hemezortzi plaza oposizio bidez betetzeko deialdian.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte langileen berrogeita hemezortzi plaza oposizio bidez betetzeko deialdian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 104/2024 Ebazpenaren bidez onetsitakoan, deialdiko proben behin betiko emaitzen aurkako gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu dute honako hauek: Nuria Hernández Guillén andrea, Iñaki Marturet Ilundain jauna, Iñaki López Sánchez jauna, Naroe Oquiñena Iturbide andrea, Virginia Díaz Romero andrea, Leire Gamboa Ramos andrea, Beatriz González Larrea andrea, Ángeles Inmaculada Tanco Murillo andrea, Oihane Goñi Hernández andrea eta Paula Azanza Álvarez andrea.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoen kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2025eko azaroaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

Iragarkiaren kodea: F2515273