238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3232/2025 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa-zientzietako diplomadunen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean enpresa-zientzietako diplomadun lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2138/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu zen.

Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 2981/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, plaza hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia egin zen eta 5 egun balioduneko epea ireki zen plaza hutsak aukeratzeko.

Behin eginik plaza hutsak aukeratzeko ekitaldia, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enpresa-zientzietako diplomadunen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.

2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2025eko abenduaren 9an.

3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:

a) Edurne Ayensa Saldías andrearen kasuan, zeinak lekualdatze-lehiaketan parte hartu baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoetan borondatezko eszedentzian egonda, esleitutako plazaz jabetzen bada, plazaren jabetza-hartze hori behin betikoa izanen da, eta jardunean hasi beharra eraginen du.

b) Zerbitzuko zuzendaritza bat, atalburutza edo bulegoburutza bat edo horiekin parekatutako unitate bateko burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako plazaren jabetza-hartzearekin batera, betetzen ari diren zuzendaritza, atalburutza, bulegoburutza edo horiekin parekatutako unitateko burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.

c) Plazaren jabetza hartzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen kasuan, jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe, eta lehengo egoeran jarraituko dute, egoera horri bukaera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, jabetza-hartzearen eguna baino lehen jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.

d) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzu eginkizunen egoeran dauden lehiakideen kasuan, esleitutako plazaz jabetzen badira, zerbitzu eginkizunei bukaera emanen zaie.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Gobernuko idazkaritza tekniko nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.

Iruñean, 2025eko azaroaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK

Enpresa-zientzietako diplomadunen lekualdatze-lehiaketa

IZENA

PLAZA ZK.

DEPARTAMENTUA

EREMUA

HERRIA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

Aldaz Perez, Maria Puy

0012117

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentua

Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Idazk. Tekn. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Martinez Cia, Ana

0062488

Osasun Departamentua

Osasunbidea-Nozeko Zerbitzu Zentralak

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Sainz De Vicuña Gil, Nieves

0064101

Osasun Departamentua

Osasunbidea-Nozeko Zerbitzu Zentralak

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Zabala Razquin, Salvador

0007530

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentua

Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Lus Guelbenzu, Natalia

0003720

Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua

Turismo Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Manrique Sarasola, Maitane

0006878

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Idazk. Tekn. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Mauleon Goñi, Maria Isabel

0006848

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua

Barne Zuz. Nag.

Cordovilla

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Azcarate Auzqui, Beatriz

0005837

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Kontu-Hartzailetzako Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Torrecilla Esparza, Raquel Raimunda

0040467

Hezkuntza Departamentua

Langileriaren eta Azpiegituren Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Carnicero Heras, Alfonso

0011962

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzua

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Castejon Munarriz, Silvia

0000827

Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua

Funtzio Publikoko Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Santos Galdeano, Amaia

0010120

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Aurrekontuen eta Ondarearen Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Elizondo Leiva, Montserrat

0005838

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Bai

Vicente Cillero, Maider

0010589

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Kontu-Hartzailetzako Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Esparza Perez, Federico

0071923

Osasun Departamentua

Osasunbidea-Nozeko Zerbitzu Zentralak

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Garcia Azcona, Patxi

0003717

Lurralde Kohesiorako Departamentua

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Ortiz Marquez, Juan Antonio

0011900

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

Telekomunik. eta Digitalizazioko Zuz. Nag.

Sarriguren

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Ayensa Saldias, Edurne

0010590

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Kontu-Hartzailetzako Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Bai

Irigoyen Sainz, Noelia

0011920

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

Aurrekontuen eta Ondarearen Zuz. Nag.

Iruña

Funtzionarioa

Eremu mistoa

Iragarkiaren kodea: F2514443