238. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko azaroaren 12an hartua, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko idazkaria ordezten duena.

Azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta, foru lege horren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko kideen kargualdia lau urtekoa izanen da.

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluaren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 356/1998 Foru Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen da Nafarroako Eskola Kontseiluko kideek izaera hori galduko dutela, besteak beste, proposamena egin zuen erakundeak hala erabakitzen duenean.

Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, Hezkuntzako kontseilariak proposatu du Sonia Soret Eguiluz andreak ordeztea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko idazkari Antonio Iriarte Moncayola jauna, zeina adinagatik nahitaezko erretiro-egoerara igaro baita ofizialki 2025eko azaroaren 16an.

Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 22an hartutako Erabakiaren bidez, Antonio Iriarte Moncayola jauna Nafarroako Eskola Kontseiluko idazkari izendatu zen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. 2025eko azaroaren 17tik aurrerako ondorioekin, Sonia Soret Eguiluz andrea Nafarroako Eskola Kontseiluko edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiko idazkari izendatzea Antonio Iriarte Moncayola jaunaren ordez, ordeztuaren kargualdia bukatu arte gelditzen den denborarako, hots, 2027ko azaroaren 22ra arte, bat etorriz Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntzako Batzorde Nagusia eta Tokiko Kontseiluak arautzen dituen azaroaren 4ko 12/1997 Foru Legearen 6.1 artikuluan xedatutakoarekin.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea.

Iruñean, 2025eko azaroaren 12an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2514831