236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, informazio zientzietako lizentziadunaren plaza bat bete dadin lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez (A maila). Deialdiko plaza bete gabe uztea

Alkatetzaren azaroaren 10eko 5224/2025 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen bete gabe gelditu dela deialdi hau: deialdia, plantillako informazio zientzietako lizentziadunaren plaza hutsa (A maila) lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko. Deialdi hori argitaratu zen 2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an.

Prozesuan onartua izateko epea iragan da, eta ikusi da ez dela deialdi horretan parte hartzeko eskaerarik jaso.

EBATZI DUT:

Lehena.–Adieraztea deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela, izangai falta izan delako parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: deialdia, plantillako informazio zientzietako lizentziadunaren plaza hutsa (A maila) lekualdatze-lehiaketa bereziaren bidez betetzeko.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan, dagokion deialdiaren aipamenean.

Tuteran, 2025eko azaroaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2514796