236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko lan-egutegia

Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2025eko azaroaren 5ean egin ohiko bilkuran, onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2026ko aste barruko jaiegunen egutegia, eta zehaztu zuen zein diren urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:

Urtarrilaren 1a, osteguna: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a, asteartea: Jaunaren Agerkundearen Eguna.

Urtarrilaren 16a, ostirala: San Anton eguna (herriko jaia).

Martxoaren 19a, osteguna: San Jose eguna.

Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.

Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a, larunbata: Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

Azaroaren 2a, astelehena: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, baita Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak ere.

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko langileen urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:

–Lanaldi osoko kontratua duten langileen eguneko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:20ra bitarte.

–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00etara bitartekoa izanen da.

–Administrazio organo eskudunak adieraziko du noiz hartu erregelamendu bidez ezarritako opor-egunak.

–Horrez gain, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren aferetarako. Alkatetzari aurretik eskatu behar zaizkio behar adina denboraz, eta justifikatu.

–Era berean, martxoaren 29ko 12/2023 Foru Legearen arabera dagozkien egunak hartzen ahalko dituzte Mankomunitateko langileek. Lege horrek Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen du, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–Aurreko apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia duten Mankomunitateko langileei, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.

Betiere, 2026rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2025eko azaroaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2514698