236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2026rako, tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateak, 2025eko azaroaren 13an egindako Batzar Orokorrean, hasiera batez onetsi zuen 2026rako aldatzea tasak eta prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako ordenantzak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emango da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Lakuntzan, 2025eko azaroaren 14an.–Lehendakaria, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2515044