2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
2026rako tasak, zergak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Ziordiako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026rako karga-tasa, zerga eta prezio publikoak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.
Ziordian, 2025eko urriaren 30ean.–Alkatea, Olatz Irizar Martinez.
Iragarkiaren kodea: L2514798