2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2025eko irailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantzaren 12.1 artikuluaren aldaketa.
Aldaketa horren hasierako onespenari eta arauzko jendaurreko aldiari buruzko iragarkia argitara eman zen 2025eko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 23an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta aplikatzekoa den gainerako legedian.
Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza aldatu ondoren, honako hau izanen da testu berria:
"12. artikulua.Egoitza elektronikoa.
1.Sarbide-puntu nagusi elektronikoa ezarri da udal administrazioaren egoitza elektroniko nagusi gisa, hau da: http://sedeelectronica.valledeegues. Egoitza horretan, herritarren eskura jarriko da zerbitzuen zerrenda eta haietan sartzeko manera, eta Udal Administrazioaren eta haren erakunde publikoen gainerako sarbide-puntu elektronikoekin koordinaturik egonen da, esteka zuzena izanen baitu haietara".
Sarrigurenen, 2025eko azaroaren 12an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2514807