236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

2026rako karga-tasa, zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2025eko azaroaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren karga-tasak, zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako espedientea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Urdiainen, 2025eko azaroaren 7an.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2514644