236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

2026ko lan-egutegia

Tulebrasko Udalak, 2025eko azaroaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, 2026rako aste barreneko jaiegunen egutegia onetsi du, eta ezarri honako egun hauek izanen direla ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak 2026an Tulebrasko Udalaren zerbitzuko langileentzat:

–Urtarrilaren 1a, osteguna: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, asteartea: Errege eguna.

–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose eguna.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a, ostirala: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 2a, astelehena: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

Gainera, herriko jaiegun ezartzen da abuztuaren 20a, herriko festak direla eta.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Bigarrena.–Tulebrasko Udalean, urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da.

Betiere, 2026rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Tulebrasen, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.

Iragarkiaren kodea: L2514618