2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TULEBRAS
Ordenantza, Bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituena. Hasierako onespena
Tulebrasko Udalak, 2025eko azaroaren 4an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bide publikoetan pasabideen lizentziak arautzen dituen ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tulebrasen, 2025eko azaroaren 5ean.–Alkatea, Cristina Díaz Soria.
Iragarkiaren kodea: L2514568