236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

808/2025 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ebazten baita Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 622/2025 Ebazpenaren bidez xedatutako jendaurreko aldia, azalpen zatian adierazten den moduan, eta zeinaren bidez behin betiko onesten baita proiektu honetarako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuko tradiziozko ureztalurrak modernizatzeko goratutako putzu baten eta ura eramateko proiektua.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 622/2025 Ebazpenaren bidez, onespen teknikoa eman zitzaion "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuko tradiziozko ureztalurrak modernizatzeko goratutako putzu baten eta ura eramateko proiektuari, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zen.

Epe hori iragan da, eta ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebaztea Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 622/2025 Ebazpenaren bidez xedatutako jendaurreko aldia, azalpen zatian adierazten den moduan, eta behin betiko onestea proiektu honetarako desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena: "Ribaforada II - Aguas Rodadas" eremuko tradiziozko ureztalurrak modernizatzeko goratutako putzu baten eta ura eramateko proiektua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Jakinaraztea INTIA SAri, La Dehesa ureztatzaileen elkarteari, Ribaforadako Aguas Rodadas ureztatzaileen elkarteari eta Ribaforadako eta Ablitasko udalei; eta, era berean, aditzera ematea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.

Ebazpen honen kontra administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko urriaren 30ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

ERANSKINA.–RIBAFORADA II (AGUAS RODADAS) EREMUKO TRADIZIOZKO UREZTALURRAK MODERNIZATZEKO GORATUTAKO PUTZU BATEN ETA URA ERAMATEKO PROIEKTUA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza (Ribaforadako eta Ablitasko udal mugarteak)

ESPEDIENTEA

TITULARRA

KATASTROA

LUR MOTA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

m²

ZORTASUN

IRAUNKORRA

m²

OKUPAZIO

IRAUNKORRA -

KUTXATILAK

m²

OKUPAZIO

IRAUNKORRA -

PUTZUA

m²

Pol.

Lurz.

Azp.

RI-01

CHUECA ZARDOYA, JOSÉ JAVIER

1(*)

3(*)

UREZTALURRETAKO ALORRA

3.535,09

707,02

RI-02

ENRIQUE CALVO, CONSUELO

1(*)

5(*)

UREZTALURRETAKO ALORRA

1.218,19

241,46

AB-01

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1361

A

LEHORREKO ALORRA

9.983,26

2.003,59

50,00

AB-02

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1361

N

LARREAK

1.084,41

212,51

AB-03

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1369

A

LARREAK

697,23

142,04

AB-04

ALEGRÍA VILLAFRANCA, FRANCISCO JOSÉ ETA JAVIER

10

1370

A

LEHORREKO ALORRA

2.652,07

530,05

AB-05

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1371

A

LEHORREKO ALORRA

3.020,95

604,15

25,00

AB-06

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1372

A

LEHORREKO ALORRA

1.618,13

322,59

AB-07

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1372

B

LEHORREKO ALORRA

865,01

232,48

25,00

AB-08

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1372

C

ALMENDRONDOAK

2.893,16

631,32

25,00

AB-09

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1373

A

LEHORREKO ALORRA

3.101,37

645,74

34.875,65

AB-10

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1373

C

LEHORREKO ALORRA

2.866,52

706,08

AB-11

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1373

F

ALMENDRONDOAK

479,49

AB-12

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1373

H

ALMENDRONDOAK

801,97

243,86

AB-13

ABLITASKO UDALAREN HERRI-LURRAK

10

1373

J

LARREAK

1.712,83

187,20

2.173,86

(*) Ribaforada II-ko (La Dehesa) jabe-erkidegoaren akordioaren ordezko lursaila.

Iragarkiaren kodea: F2514448