236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2026ko prezio publikoen ordenantza fiskalak eta arauak. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2025eko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2026an indarrean izanen diren prezio publikoen ordenantza fiskalak eta arauak.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedienteak azter ditzaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.

Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.

Tafallan, 2025eko urriaren 10ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2514696