2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Tatuaje eta piercing lanak
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko oharrak aurkez ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Aroa Alonso Anaut eta Maurici Cajal García.
Jarduera: tatuaje eta piercing lanak.
Tokia: Turrumbal kaleko 1 eta 3 zenbakiak, behea (34. poligonoko 34. lurzatia, 2. azpiarea, 1. unitatea eta 34. poligonoko 196. lurzatia, 1. azpiarea, 4. unitatea).
Tafallan, 2025eko azaroaren 10ean.–Alkate udalburua, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2514695