2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ikuztegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru-lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Sustatzailea: Paul Carcavilla Aguirre.
Jarduera: langilerik gabeko ikuztegia (ezartzea).
Tokia: Nuestra Señora del Carmen etorbidea, 9 behea (5. poligonoa, 1924. lurzatia, 1. azpieremua, 33. hiri-unitatea).
Ribaforadan, 2025eko azaroaren 11n.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L2514789