2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzaren urriaren 30eko 2025-0079 Ebazpenaren laburpena, zeinaren bidez Olorizko Udalaren 2026ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:
Lehena.–2026rako lan-egutegia.
2026ko lan-egutegia onestea Olorizko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak, eta egun horietan itxirik egonen dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a eta 6a.
–Martxoaren 19a.
–Apirilaren 2a, 3a eta 6a.
–Maiatzaren 1a.
–Abuztuaren 15a eta 24a.
–Urriaren 12a.
–Azaroaren 2a.
–Abenduaren 3a, 8a eta 25a.
Bigarrena.–2026ko egun baliogabeak.
Baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Hirugarrena.–Jendea hartzeko ordutegia.
Olorizko Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era egonen da irekita, jendea hartzeko, astearte eta ostegunetan.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Oloritzen, 2025eko azaroaren 11n.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2514731