236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

93/2025 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak emana, akats batzuk zuzentzen dituena Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 72/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez ukatu baitziren aurretiazko administrazio baimenak "PE As de Guía 3", "PE Ballestrinque 3", "PE Carabela 3", "PE Carraca 3" eta "PE Ballinger 3" izeneko parke eolikoetarako (4,5 MW-ekoa bakoitza) eta haien eraldaketa eta ebakuazio azpiegituretarako, Leatxe, Oibar eta Zangozako udal mugarteetan. Espedientearen kodeak: 1243-CE, 1244-CE, 1245-CE, 1246-CE y 1247-CE.

Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 72/2025 Ebazpenaren bidez ukatu egiten dira aurretiazko administrazio baimenak "PE As de Guía 3", "PE Ballestrinque 3", "PE Carabela 3", "PE Carraca 3" eta "PE Ballinger 3" izeneko parke eolikoetarako (4,5 MW-ekoa bakoitza) eta haien eraldaketa eta ebakuazio azpiegituretarako, Leatxe, Oibar eta Zangozako udal mugarteetan.

Akats baten ondorioz, ez zen jaso enpresa sustatzaileen aldaketa, espedienteetan 2024ko urtarrilaren 29an egin zena. Bidezkoa da, beraz, hori zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusiaren urriaren 13ko 72/2025 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez ukatu egiten dira aurretiazko administrazio baimenak "PE As de Guía 3", "PE Ballestrinque 3", "PE Carabela 3", "PE Carraca 3" eta "PE Ballinger 3" izeneko parke eolikoetarako (4,5 MW-ekoa bakoitza) eta haien eraldaketa eta ebakuazio azpiegituretarako, Leatxe, Oibar eta Zangozako udal mugarteetan. Ondotik ematen da zuzenketa:

a) Honakoa dioen tokian: "2024ko urtarrilaren 29an, jasotako alegazio eta txostenei erantzun zieten enpresa sustatzaileek, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egiten hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak baimentzeko eskaera aurkeztu zuten".

Honela behar du: "2024ko urtarrilaren 29an, jasotako alegazio eta txostenei erantzun zieten enpresa sustatzaileek, eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egiten hasteko eta lurzoru urbanizaezinean jarduerak baimentzeko eskaera aurkeztu zuten. Horrekin batera, espedienteen titulartasuna aldatu zuten, titularrak honako hauek izan daitezen: Arena Green Power Ren 130 SLU, Arena Green Power Ren 131 SLU, Arena Green Power Ren 132 SLU, Arena Green Power Ren 133 SLU eta Arena Green Power Ren 134 SLU".

b) Honela dioen tokian: "Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 25eko 948E/2025 Ebazpenaren bidez, "PE As de Guía 3", "PE Ballestrinque 3", "PE Ballinger 3", "PE Carabela 3" eta "PE Carraca 3" izeneko parke eolikoen ingurumen-inpaktuaren adierazpen ezezkoa egin zen, baita haien eraldaketa eta ebakuaziorako azpiegitura komunena ere, zeinak Enigma Green Power 2 SLU, Enigma Green Power 4 SLU, Enigma Green Power 6 SLU, Enigma Green Power 8 SLU eta Enigma Green Power 10 SLU enpresek sustatuak baitira, hurrenez hurren".

Honela behar du: "Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 25eko 948E/2025 Ebazpenaren bidez, "PE As de Guía 3", "PE Ballestrinque 3", "PE Ballinger 3", "PE Carabela 3" eta "PE Carraca 3" izeneko parke eolikoen ingurumen-inpaktuaren adierazpen ezezkoa egin zen, baita haien eraldaketa eta ebakuaziorako azpiegitura komunena ere, zeinak Arena Green Power Ren 130 SLU, Arena Green Power Ren 131 SLU, Arena Green Power Ren 132 SLU, Arena Green Power Ren 133 SLU eta Arena Green Power Ren 134 SLU enpresek sustatuak baitira, hurrenez hurren".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Ingurumen Ebaluazioaren Atalari, Paisaiaren eta Landa Lurzoruaren Atalari, Ustiapen Atalari, Herri-lurren Atalari, Basoak Kudeatzeko Atalari, Ondare Arkitektonikoaren Atalari eta Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Arena Green Power Ren 130 SLUri, Arena Green Power Ren 131 SLUri, Arena Green Power Ren 132 SLUri, Arena Green Power Ren 133 SLUri eta Arena Green Power Ren 134 SLUri, Enigma Green Power 2 SLUri, Enigma Green Power 4 SLUri, Enigma Green Power 6 SLUri, Enigma Green Power 8 SLUri, Enigma Green Power 10 SLUri, Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteari, Espainiako Ornitologia Elkarteari (SEO BIRDLIFE), I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta Red Eléctrica de España SAUko Eragiketen Zuzendaritzari eta Sistemaren Garapenerako Zuzendaritzari, Enagás Transporte SAUri, NEDGIA SAri eta Heliosolar, Viscofan, Joluga Energy, Smurfit Kappa, Vodafone Ono eta Nasertic enpresei; eta ohartaraztea, halaber, ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espedientearen kodea adierazi beharko da.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Leatxeko, Oibarko eta Zangozako Udalei, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Aire Segurtasuneko Estatu Agentziari, Done Jakue Kontseiluari eta Zangozako Mankomunitateari, eta ohartaraztea beronen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzenduta, bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko azaroaren 5ean.–Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako zuzendari nagusia, Iñigo Arruti Torre.

Iragarkiaren kodea: F2514555