236. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2026ko lan-egutegia

Odietako Udalak, 2025eko azaroaren 10ean egin osoko bilkura berezian, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2026ko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, osteguna: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a, asteartea: Errege eguna.

–Urtarrilaren 16a, ostirala: San Anton, herriko jaieguna.

–Martxoaren 19a, osteguna: San Jose eguna.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a, ostirala: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a, larunbata: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a, astelehena: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 2a, astelehena: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a, osteguna: San Frantzisko Xabierkoa-Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 8a, asteartea: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, ostirala: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.

Odietako Udaleko lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.390 izanen da, eta honela banatuko da:

A) Eguneko lanaldia, orokorrean, 6:24 ordukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 8:36etik 15:00etara bitarte.

B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:30ak arte izanen da.

Betiere, 2026rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.

Erripan (Odieta), 2025eko azaroaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2515060